Berriak

Viena

2021/02/22

Hitzaldi ilustratuak Musika Eskolan Vienako musikari buruz

Otsailaren 24an eta martxoaren 3an, 19:30ean, Mercedes Albaina irakasleak Vienako musikari buruzko hitzaldi ilustratuak emango ditu Areetako Andrés Isasi Musika Eskolan. Sarreraren prezioa 5 eurokoa da.

Bilboko Musika-Música Jaialdiak aurtengo edizioa Viena hiriari eskaintzen dio, eta Andrés Isasi Musika Eskolak, horren atariko gisa, hurbildu nahi  gaitu XVIII. mendearen erdialdetik II. Mundu Gerrara arte Austriako hiriburua erreferentziazko musika-gune bihurtu zuen musika-fenomenora.

Lehenengo hitzaldia, hilaren 24an, asteazkena, "Viena o la alegoría de la música" izango da eta Haydn, Mozart, Beethoven eta Schubertek vienar aristokrazia eta burgesiaren musika gosea asetzen zuten garaia izango du ardatz. Bigarrenak, martxoaren 3an, asteazkena, "Viena: oropel, música y contradicción" izenburupean, Strauss, Brahms, Mahler eta Schoenberg konpositoreen ibilbidea aurkeztuko du; izan ere, hauek tradizioaren eta modernitatearen arteko hiri bateko garai emankor eta erakargarrienetakoaren ikur dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +