Berriak

Instrumentuak

2021/02/12

Matrikula zabalik Musika Eskolan instrumentu ikasketak egiteko

“Musika-trenaren bat ikasten hasi nahiko zenuke irailera arte itxaron gabe? Zatoz eta galdetu!” lelopean, Andrés Isasi Musika Eskolak urte osoan zehar du zabalik matrikula epea.

Musika-tresna bat ikasi nahi duen 7 urtetik gorako edonork eman dezake izena (8 urte beteak edo 2021ean bete beharrekoak). Une honetan, berehala sartzeko moduko plazak daude honako espezialitate hauetan: tronpeta (4), tronpa (1), tronboia/tuba (2), klarinetea (2), akordeoia (9), trikitixa (3), txistua (9), biolontxeloa (1) eta kontrabaxua (2).

Informazio gehiago Musika Eskolan:

  • Areetan Las Mercedes 6, tl.: 94 464 60 11
  • Algortan, Basagoiti Etorbidea 77, tl.: 94 464 60 22.
  • aisasi@getxo.eus

Eremu segurua

Musika Eskolako klaseak aurrez aurrekoak dira (ezarritako babes-neurriak jarraituz), baina  online jasotzeko aukera ere ematen da, kontaktu estua izateagatik PCR negatiboak behartuta konfinatu behar izanez gero (2020-2021 ikasturterako kontingentzia-plana).

 

 

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +