Berriak

Musika Eskolak

2021/02/05

Musika Eskolak 23 instrumentu entregatu dizkio “Norai” elkarteari

Andrés Isasi Musika Eskolako presidenteak, Irantzu Uriartek, "Norai" Elkarteko María Molinuevo ordezkariari, 23 musika-tresna eman dizkio, udalerriko herritarrek "Etorkizuna Musikatan-Futuro" proiektu solidariorako dohaintzan emandakoak. Hamar biolin, bi biola, biolontxelo bat, tronpeta bat, bi saxo, txistu bat, bi akordeoi, perkusio txikiko hiru instrumentu, teklatu bat eta atril bat jaso dituzte.

Irantzu Uriartek eskerrak eman dizkie familia getxotarrei dohaintzengatik eta ekimen honetan parte hartzeagatik. "Getxok izaera eta espiritu solidarioa izan du beti", azpimarratu du. "Norai musikaren bidez gazteak gizarteratzeko egiten ari den lana eskertu nahi dugu, eta Musika Eskolaren lanari ere balioa eman nahi diogu, musika-irakaskuntzatik harago, balioetan oinarritutako hezkuntzari".

"Etorkizuna Musikatan-Futuro" "Norai" elkarteak bultzatutako ekimena da. Horren helburu nagusia da orkestra-praktikaren bidez lan egitea kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterketako arriskuko testuinguruetan bizi diren haur eta gazteekin. Horrela, ahalbidetuko da norbera eta taldea aberastea, sentsibilitate artistikoa garatzea eta balioetan heztea. Gaur egun Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan ari dira lanean.

Krisialdi sanitarioa dela eta, ekimen honetako ikasleek ezin dituzte musika tresnak partekatu eta horrexegatik behar dute handitzea elkarte honek duen musika-tresnen bankua.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +