Berriak

Bilketa solidarioa

2021/01/12

Musika Eskola musika-tresnen bilketa solidario batean parte hartzen ari da

Urtarrilaren 29ra arte entregatu ahal izango dira

Andres Isasi Musika Eskola aurten ere "Etorkizuna Musikatan-Futuro" izeneko proiektu solidarioan parte hartzen ari da, "Norai" elkarteak bultzatutako ekimenean, hain zuzen. Horren helburu nagusia da orkestra-praktikaren bidez lan egitea kultura anitzeko aberastasun handiko baina gizarte-bazterketako arriskuko testuinguruetan bizi diren haur eta gazteekin. Horrela, ahalbidetuko da norbera eta taldea aberastea, sentsibilitate artistikoa garatzea eta balioetan heztea. Gaur egun Bilbo Zaharra, San Frantzisko eta Zabala auzoetan ari dira lanean.

Krisialdi sanitarioa dela eta, ekimen honetako ikasleek ezin dituzte musika tresnak partekatu eta horrexegatik behar dute handitzea elkarte honek duen musika-tresnen bankua.

Urtarrilaren 29ra arte honako tresna sinfoniko hauek eman ahal izango dira:

  • Hari-tresnak: biolina, biola, txeloa, kontrabaxua (edozein tamaina)
  • haize-egurrezkoak: zeharkako txirula, klarinetea, oboea, fagota
  • haize-metalezkoak: tronpeta, tronpa, tronboia, bonbardinoa, tuba
  • perkusiozkoak 
  • eta osagarriak: atrilak, kainak, hariak, erretxinak …

Musika Eskolako irakasleek dohaintzan emandako instrumentuak jaso eta "Norai" elkarteari helaraziko dizkiote.

Informazio gehiago “Norai” elkartean http://norai-bilbao.blogspot.com/

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +