Musika Eskola Algortan

Getxo Antzokia

Askok galdetu duzue. Badugu irekiera-data. 2015-16 ikasturtean, Algortan ere izango gara. Egoitza berria Getxo Antzokian dago, Udala San Nikolas eliza ondoan eraikitzen ari den ekipamendu kulturalean. Eraikin txikitxo hori gu gara, "Andres Isasi” Musika Eskola. Zentro bakarra izango gara, baina bi egoitza edukiko ditugu. Aurrera doan heinean, informazioa emanez joango gara, antolakuntzari, plazei eta gainerakoei buruz.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +