Neguko Bidaia

Neguko Bidaia 16. zikloak musika estilo ugari dakartza: rocka, musika klasikoa, mariatxia, euskal folka edo jazz distiratsuena.

Neguko Bidaia 16. zikloak musika estilo ugari dakartza: rocka, musika klasikoa, mariatxia, euskal folka edo jazz distiratsuena. Neguko Bidaian ohikoa den bezala, emanaldiak amaitzean artistek bertaratutakoek egin nahi dituzten galderei erantzungo diete.

Informazioa

  • Andrés Isasi "Musika Eskolako auditorioa (Mercedes kalea, 6/Areeta)
  • Kontzertuen ordua: 19:30.
  • Sarrerak: 5€.
    - Idazkaritza (Areetako egoitza): astelehen eta asteazkenetan: 17:00etatik 19:00etara / ostiraletan: 11:00etatik 13:00etara
    - Txarteldegian (Areetako egoitza) ekitaldia baino 2 ordu lehenago.
    -  944646011

Programa

Xahu

Xahu (garbia, hutsa) lau musikari euskaldunen berrelkartzea proiektu berri honetan isladatzen da, lagunartean musika sortzeko gogoak bultzatuta. Euran zuzenetan era libre, dotore eta konplizitate giro baten barruan adierazten dira. Xahuren musika, obra originalez osatua, estilo desberdinetan murgiltzen da, baita esperientzia personaletan ere, eta honen emaitza errepertorio zabal eta intimoa da.

Jazz areto eta jaialdi askotan aritu dira 2018tik. Pandemiak eragindako geldialdi baten ondoren, Xahuk bere jarduerari berriro ekitea erabaki du, "Gero gerokoak" euren disko berria plazaratuz eta zuzenean aurkeztuz.

  • Josu Salegi: saxofoi altoa
  • Mikel Núñez Lauzirika: pianoa
  • Jon Ander Amigo: baxu elektrikoa
  • Unai Olabarri Varela: bateria

 

Neguko bidaia

XVI. mendeko entsaladen festa

Izenburuak adierazten duen bezala, programak Errenazimentuko entsaladak ditu ardatz, musika-konposizio profanoen genero espainiarra, oinarri erlijiosoa duena eta Mateo Flecha, el Viejo duena ordezkari nagusitzat. Horren hiru entsalada dakarzkigu, eta horiekin batera laugarren bat, Garcimuñozena, generoaren aitzindaritzat hartzen dena.

Entsaladek erritmoak, estiloak, testurak, tempoak, polifonia eta homofonia eta zenbait hizkuntza  (gaztelania, katalana, italiera, frantsesa edo latina) nahasten dituzten istorioak kontatzen dituzte. Onomatopeiak, esaerak, txantxak eta irakaspenak erabiltzen dira. Bere helburua dibertitzea eta irakastea da, bai maila erlijiosoan bai profanoan. Kontakizun alaia eta ustekabekoa bilatzen dute, eta, aldi berean, beren garaiko kezkak, nahiak eta balioak transmititzen dituzte.Ernesto Chuliá Ramiro tronpetistak kontzertu bat emango du Pía Rojas pianistarekin batera, eta bere disko berria aurkeztuko du.

Diskoak "Para ti, a mi madre Mari Carmen Ramiro" du izena eta hil osteko omenaldia da ama eta emazte izan zen emakume baten heriotzaren urteurrenean, Chuliá Ramiro familiaren ekoizpen artistiko guztiaren inspirazioa eta abiapuntua izan baitzen.

Programa:
-
Garcimuñoz: Una montaña pasando
- Cancionero de Palacio -Juan del Encina: Más vale trocar
- Mateo Flecha El Viejo: El jubilate
- Cancionero de Palacio - Escobar: Pásame por Dios, barquero
- Mateo Flecha El Viejo: La bomba
- Roland de Lassus: Mon cœur se recommande à vous
- Mateo Flecha El Viejo: La justa 

Bilbao Kamerata & Bilbao Kamerata Ensemble
Zuzendaria: Irma Rutkauskaite-Egiluz

Eneko Aristondo

Gaztea izan arren, Eneko Aristondo gitarra-jotzaile bilbotarrak nazioarteko sari ugari jaso ditu, eta dagoeneko egungo gitarraren promesa handitzat hartzen da.

Kontzertu honen errepertorioak erakusten digu gitarrak hainbat estiloren interpretazioan duen aldakortasun handia: J. S. Bachen eta Doménico Scarlattiren musika barrokotik, Francisco Tárregaren erromantizismoa, Mauro Giulaniren gitarraren bidezko opera, Astor Piazollaren tango garaikidea eta Roland Dyens konpositorearen jazzaren eta rockaren eragina duen gitarra gaurkotuenera. Errepertorio honetan, interpretearen birtuosismoak eta musikaltasunak instrumentu zoragarri honetara hurbilduko gaituzte, beti kultuaren eta herrikoiaren artean.

Programa:
- D. Scarlatti: Sonata K 208 (La M)
- J. S. Bach: 2 zk. partita BWV 826.1. Sinfonia
- F. Tárrega: Variaciones sobre el Carnaval de Venecia
- A. Piazzolla: Invierno porteño-Primavera porteña
- M. Giuliani: Rossiniana, 2 zk.
- R. Dyens: Triaela III. Clown Down

Vendiendo Flores proiektu musikala da; bertan flamenkoa eta soul musika, besteak beste, modu naturalean uztartzen dira, lurralde musikal ezberdinak zeharkatuz eta sonoritate berriak esploratuz.

Proposamena formazio sendoa eta ibilbide musikal luzea duten musikariek aurkezten dute, eta bertan estilo flamenko desberdinak beste musika batzuetako elementuekin apaintzen dira, hala nola soula, jazza, etab.

Flamenko klasikoenetik gaurkoeneraino egiten dute bidaia, konposizio eta konponketa propioak uztartuz, non oso ohikoak ez diren instrumentuak sartzen dituzten, hala nola txarangoa, gitarra elektrikoa edo bateria.

Proiektuaren beste elementu garrantzitsua da aldarrikatzea emakumeak musika horietan izan duen paper baliotsua, eta horretarako zenbait artistaren kantuak eta sorkuntzak sartu dituzte; besteak beste, Pastora Pavón Niña de los Peines, La Trini, Pepa Oro, Tía Marina Habichuela, Etta James eta Aretha Franklin artistenak.

- Esther Crisol: biolina, kantaria
- Marta Martínez: kantea
- Vicente Márquez "Tente": gitarra
- Jesus Santiago: perkusioa

Erromantizismoa gaindituz

Programa honek, inoiz idatzitako obra erromantiko tronkal eta grinatsuenetako bi ardatz dituenak, barne-eraldaketa hutseko bidaia proposatzen digu.

Lehenengo zatiak baretasunetik abiatzen den bidaia proposatzen digu, cap eta cua konposizio-proposamen batean bilduta (infinituaren, erantzunen bilaketaren eta etengabeko berrikuntzaren beharraren sinbolo ziklikoa), Webernen lehen piezan, eta bidaia hori Beethovenek bere op. 69 sonatako lehen gaiaren soiltasunarekin jasotzen du, barne-intentsitateraino garatuz, "Allegro vivace" ren amaiera dirdiratsuarekin hunkitzen duena, ondoren, emozio horiek lasaitzen eta jaisten uzteko, hasierako bake horrekin berriz elkartzeko, horrela zirkuluko bi muturrak Webernen bigarren piezarekin lotuz, harantzago urtu arte. Webernen Langsamen estasi ziklikoak irudi lasaia eta mistikoa ematen digu amaierarik ez duen amaiera baterako, agian erantzunik ez duten galderetarako.

Eta infinitutasun zikliko horretatik, bigarren zatiak azkenean Griegen sonataren sentipen zintzo eta grinatsuan husteko aukera ematen digu. Printzipio guztiak lehenagokoak ziren. Ilusio oro irudipen hutsa izan zen. Musikarekin, arimaren igoera. Eta horrekin batera, amore ematea osotasunarekin.

Programa:

- A.Webern: 1899ko bi pieza, txelo eta pianorako, 1-Langsam (Sol M)
- L.V. Beethoven: 3 zk. sonata biolontxelo & pianorako, op.69 (La M)(I-Allegro ma non tanto / II-Scherzo. Allegro molto / III-Adagio cantabile; Allegro vivace)
- A.Webern: 1899ko bi pieza txelo eta pianorako, 2-Langsam (Fa M)
- E.Grieg: Biolontxelo & pianorako sonata op.36 (La M)(I-Allegro agitato / II.- Andante molto tranquillo / III-Allegro)

Elena Escalza: biolontxeloa / Laia Masramon Vendrell: pianoa

Los Chimberos

1999ko udazkenean, Bilboko lau gazte, Jon, Alberto, Koldo eta Armando, elkartu, eta erabaki zuten Los Chimberos taldearen izena zegoen geldialditik ateratzea.

Haiek lirikaren munduaz ezagutzen zuten elkar, edo taldeko kide ohiekiko familia-harremanez. Laneko buzoa jantzi zuten eta kantuz kantu, ilusio izugarriz, entseiatzeari ekin zioten, errepertorio ona osatzeko eta izenak eskatzen zuen ondare historikoari ohore egingo zion taldea osatzeko. Horretarako, une horretan Bilbon aurki zitezkeen musikari onenez inguratu ziren, eta azkenean 10 musikarik eta abeslarik osatutako formazioa bildu zuten oholtza gainean, kontrabaxua, pianoa edo perkusio latindarrak barne.

Horrela, 2000. urtean, Bilborock aretoan estreinakoz aurkeztu ondoren, gure Ramon Astika maitatu eta agurgarriak Arriaga antzokian aurkeztu zituen "los nuevos Chimberos" bezala, jada oroitzapenerako eguna den honetan. Atzean kontzertu asko geratzen dira, dozenaka abesti edo bi diskoren aurkezpena.

Hogei urte baino gehiago igaro dira, eta gazte horiek jada ez dira hain gazteak, baina ilusio berari eusten diote, beste garai batzuetako generoa aurrera eramateko beharrezkoa den ilusio berari, alegia; izan ere, gure lurreko bizitzaren historia baten testigantza den aldetik, gure kultura, aisialdiaren ideia eta, azken batean, munduan bakarra den generoa, gure musika herrikoia, hainbat belaunalditan ahoz transmititua, gorde behar da.

Jada ez dira Chimbero berri haiek, “Los Chimberos” baino, eta hogei urte igaro ondoren beste asko izatea espero dute. Lasaitasun, esperientzia eta ofizio handiagoa dute, beti zuzeneko musikaren alde eginez, musikariak instrumentuak joz, guztiona den genero hau errespetuz eta duintasunez tratatuz.

Urte askotarako, gora Bilbo... eta bertako herriak! 

Musika eskola

Areeta

Mercedes Kalea, 6 - 48930 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 646 011
Email: aisasi@getxo.eus


Musika eskola

Algorta

Basagoiti Etorbidea, 77 - 48991 Getxo - Bizkaia

Telefonoa: 944 646 022
Email: aisasi@getxo.eus