Berriak

Maskotak adopzioan emateko kanpaina

2021/07/05

Maskotak adopzioan emateko kanpaina berria

Udalak kanpaina bat antolatu du Etxe-animaliak Jasotzeko udal Zerbitzuaren egoitzan dauden txakur eta katuak adopzioan emateko. Kanpainak, aurrekoetan bezala, “Ez erosi, adoptatu!” goiburu bera dauka eta bere helburua da kalean aurkitu eta familia baten zain dauden maskotei bigarren aukera bat ematea. Ikusi ditzakezu hemen: animaliak

Aldi berean, Udalak kartel bat prestatu du, non Getxon jasotako txakur eta katu guztiak ikusten diren, bakoitzari dagozkion izena, adina, arraza eta izaerari buruzko datuekin. Ia guztiak lagunkoiak dira, zerbitzuan emandako kalifikazioaren arabera. Kartelean gomendio bat ere jasotzen da, hain zuzen ere, kalean txakur bat aurkituz gero zer egin jakiteko: etxera ez eraman eta Udaltzaingora (94 466 02 02) edo Ingurumen Arlora (94 466 01 91) deitzea gomendatzen da. Etxe-abereak jasotzeko zerbitzuak hartuko du animalia identifikatu eta bere jabea aurkitzeko ardura.


cartel
irudian sakatu tamainu handiagoan ikusteko

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +