Berriak

Inausketa- eta landare-hondakinak

2020/11/11

Inausketa- eta landare-hondakinak birziklatzeko zerbitzua, lorezaintzako mantentze lanak edo berdeguneak dituzten auzo-komunitateentzat

Udalak gogorarazten die lorezaintzako eta berdeguneetako mantentze-lanak dituzten auzo-komunitateei zer nolako zerbitzua duten inausketa-hondakinak eta landare-hondakinak (loreak eta landareak, hosto lehorrak, belarra…) birziklatzeko. Horretarako, nahikoa da materia organikorako edukiontzi marroia irekitzeko txartela eskatzea. Materia organikoa jatorrian hautatzea funtsezkoa da 2022an gaikako bilketa eta bereizketan %50era iristeko erronkan aurrera egiteko, Europako zuzentarauari jarraituz.

Materia organikoa, gutxi gorabehera, edukiontzi grisera botatzen diren hondakinen %45 da, eta Getxo bezalako udalerri bateko auzo-komunitateen inausketa eta landare-hondakinak batzea, funtsezkoa da; izan ere, lorategi eta berdeguneak dituzten etxebizitzen kopuru handi bat dago. "Horrekin, beste urrats bat egin dugu gure hondakinak baliabidetzat hartzeko; izan ere, inausketa, lore, landare, belar... hondarrekin konposta sortzen da, eta, ondoren, berriro erabiliko da lorezaintzan eta nekazaritzan; gure planetarako garapen jasangarria lortzeko beste urrats bat. Helburu horretan aurrera egiteko guztion inplikazioa behar da: administrazio publikoak, herritarrak, bizilagun-komunitateak... Orain, inausketa- eta landare-hondakin azpimarratzen ditugu, baina birziklatzera eta jatorrian hautatzera bideratutako kontzientziazioan urratsak egiten jarraituko dugu”, dio Joseba Arregi Hiriko Ingurumen Zerbitzuak eta Ingurumen Kalitateko zinegotziak.

Izan ere, ekimen horri beste batzuk gehituko zaizkio, norabide berean joango direnak, hala nola laster abian jarriko diren lau makina automatikoak, materia organikoa birziklatzeko doako poltsa biodegradagarriak emango dituztenak. Makina horiek loreetarako eta landareetarako konposta egiteko zaku txikiak ere emango dituzte. Eta berariazko kanpaina bat ere egingo da etxez etxe, materia organikoaren jatorrizko hautaketa indartzeko.

Zerbitzuan alta ematea

Edukiontzi marroiak erabili ahal izateko, auzo-komunitateek edukiontziak irekitzeko txartel elektronikoa eskatu beharko dute Algortako (Torrene kalea 3) eta Areeta-Romoko (Las Mercedes 13) Herritarren Arretarako Bulegoetan edo http://getxo.info-citi.es/ web orrian. Zerbitzuari buruzko informazio gehiago lortzeko edo zalantzak argitzeko, deitu 94 464 43 80 telefono-zenbakira edo idatzi helbide elektroniko honetara:   

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +