Berriak

GetxoBizi bizikleta mailegatzeko

2020/05/08

GetxoBizi bizikleta mailegatzeko zerbitzu publikoa berriro irekiko da

bizikletak

GetxoBizi bizikletak mailegatzeko eta aparkatzeko zerbitzu publikoak datorren astelehenetik, maiatzaren 11tik aurrera, ekingo dio bere jarduerari, beste udalerri batzuetan bezala. Hala ere, zerbitzua zenbait berrikuntzarekin hasiko da, alarma-egoeran ezarritako eta gomendatutako osasun-neurrietara egokituko baita.

Horrela, zerbitzua astelehenetik larunbatera (larunbata barne) izango da, 07:00etatik 20:00etara. Abonatuek bakarrik erabili ahal izango dute (oraingoz ez da noizbehinkako erabiltzaileentzat irekiko), eta bizikletak lanpostuetara joateko eta udalerri barruan erosketak egiteko bakarrik erabili ahal izango dira, alarma-egoera arautzen duen indarreko dekretuaren arabera.

Gomendatzen da eskularruak erabiltzea eta bizikleta utzi ondoren bota; eskuak ondo garbitu urarekin eta xaboiarekin edo gel hidroalkoholikoarekin ahal bezain laster, ibilbide bakoitzaren aurretik eta ondoren; maskara jantzi eta beste txirrindulariekiko 2 metroko distantzia soziala mantentzea. Gainera, erabiltzaileei eskatzen zaie Covid-19ren gaixotasuna diagnostikatu zaienetik 14 egun baino gutxiago igaro badira, edo oraindik sintomaren bat badute edo diagnostikatutako norbaitekin kontakturik izan badute, zerbitzua ez erabiltzeko.

Zerbitzuaren kudeaketaren ardura duen erakundeak, bestalde, egunean bi aldiz garbitu eta desinfektatuko ditu bizikletak eta horien aparkalekuetako ukipen-gainazalak, desinfektatzeko eskuzko elementuekin.

Azkenik, GetxoBizi banakako garraio-zerbitzu publiko gisa modu arduratsuan erabiltzea gomendatzen da, eta, beraz, oraindik erabili ez duten Getxoko herritarrei zerbitzu hori erabiltzeko eta zerbitzu horretan harpidetzeko deia egiten zaie

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +