Berriak

75 maskota jaso ditu

2019/12/11

75 maskota jaso ditu Etxeko Animalien Zerbitzuak, eta horietako hamarrek etxe berria aurkitu dute

txakurra

Udaleko Etxeko Animalien Zerbitzuak 75 maskota, 70 txakur eta 5 katu, jaso ditu aurten. Horietatik guztietatik, hamar animalik etxebizitza bat aurkitu dute, 37 zuzenean beren jabeari eman diote jaso duten unean, eta jabeak beste 18 berreskuratu zituen egun batzuen buruan, mikrotxiparekin identifikatuta ez zeudelako edo ezin izan zelako animaliaren jabea momentuan aurkitu.

Udalak Etxeko Animalien Udal Zerbitzua luzatu du beste urtebetez, 90.000 €-tan (BEZ barne). Zerbitzu horren helburua, funtsean, galdutako edota abandonatutako txakurrak eta katuak bide publikoan jasotzea eta jabea aurkitzea da. Zerbitzuak, era berean, aholkularitza eta laguntza eskaintzen die euren maskotarekin edozein arazo duten pertsonei.

Inork erreklamatzen ez dituen animaliak 30 egunen buruan adoptatzeko moduan egoten dira. Udalak kanpainak antolatzen eta bultzatzen ditu helburu horrekin, eta horiei esker, zerbitzuaren zentroan hartutako maskotek bigarren aukera bat emango dien etxe berri bat aurkitzeko aukera dute. Albaitaritza-zerbitzuek berrikusita, higienizatuta, txertatuta eta parasitorik gabe entregatzen dira. Adopzioan parte hartzeko interesa duen adin nagusiko edonork egin dezake bisita SMADeko instalazioetara, nahi duen animalia eska dezake eta 65 euroko udal-tasa ordaindu txakurra bada, eta 35 eurokoa katua bada. Udalaren webgunean (https://www.getxo.eus/eu/medio-ambiente/animales-de-compania) aurki daitezke oraindik harrera zentroan dauden animaliak, adopzioan har daitezkeenak.

Zerbitzutik gogorarazi dute, azkenik, galdutako txakur edo katu bat aurkitzen dutenek ez dutela etxera eraman behar. Egokiena Udaltzaingora (944 890 202) edo udaleko Ingurumen Arlora (944 660 191) deitzea da. Bilketa-zerbitzua animalia identifikatzeaz eta jabea bilatzeaz arduratuko da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +