Berriak

Txakurrak lotu gabe

2017/04/11

Txakurrak lotu gabe ibiltzeko ordutegia zabaldu da

Getxon baimenduta dauden aisiarako eremuetan txakurrak lotu gabe ibiltzeko ordutegia zabaldu du Udalak. Animaliak Edukitzea eta Babestea arautzen duen Udal Ordenantzak finkatzen ditu leku horik. Ordenantzaren arabera, txakurrak lotu gabe, baina kontrolpean, ibili ahal dira aipatutako eremuetan, eta kanpoan uzten dira arriskutsutzat katalogatuta dauden txakurrak.

 

Ordutegi berriak ezartzen du txakurrak 18:00etatik hurrengo eguneko 11:00ak arte ibil daitezkeela lotu gabe ohiko zonaldeetan; udaldian, baina, animaliak ezingo dira hondartzetatik aske ibili.

Hartara, bost orduz zabaldu da txakurrak lotu gabe ibiltzeko denbora, orain arte ordutegi hori 21:00etatik 09:00etara mugatuta baitzegoen.

 

Udalean ordezkaritza daukaten talde politiko guztiek babestu dute neurria. José Luis Landa Ingurumen Arloaren ardura duen zinegotziak azaldu duenez, hainbat proposamen eta iradokizun jaso dira maskota jabe zenbaiten aldetik ordutegia hedatzeko eskatuz, beren animaliek “mugitzeko askatasun” handiagoa eduki dezaten. Landaren esanetan “neurri egokia dela iruditzen zaigu. Izan ere, txakurren jabe gehienak herritar arduratsuak dira eta primeran zaintzen dituzte beren animaliak, gainerako herritarrak errespetatzen dituztelarik”.

 

5 dira ordenantzak finkatzen dituen aisiarako eremuak (lorategiak eta parterreak salbuetsita daude): Txurrukako Kaia eta Areetako hondartza; Portu Zaharreko zelaigunea eta Ereagako hondartza; Arrigunagako hondartza; Gobela ibai ondoko pasealekua (Gobeloki, La Avanzada errepidetik Lexarretaraino) eta Los Chopos etorbidea (Lexarretatik Salsidu etorbideraino); eta Galeako bidea (Aixerrotatik Sopelako mugaraino).

Higiene eta osasun neurriak direla-eta, Areeta, Ereaga eta Arrigunagako hondartzak ezingo dira erabili aisiarako eremu moduan uda garaian, maiatzetik irailera).

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +