Mugikortasun Iraunkorraren (irailaren 16tik 22ra)

Semana de la Movilidad

Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko dugu irailaren 16tik 22ra. Garraio publikoak, bizikletek eta oinezkoek lehentasuna izango dute zazpi egun horietan, beraiek baitira isuri txikiko mugikortasun osasungarria, eraginkorra eta eskuragarria lortzeko ezinbesteko protagonistak. Neurri horiek, alabaina, onuragarriak izango dira herritar guztientzat.

Aurtengo gaia mugikortasun jasangarria, osasungarria eta segurua izango da, “Zure osasunaren alde, mugi zaitez modu jasangarrian” lelopean. Asmo horrekin, Getxoko Udalak jarduera ugari antolatu ditu herritarrek modu aktiboan parte har dezaten eta, horrela, osasuna hobetu, ingurumena zaindu eta kutsadura akustikoa eta atmosferikoa murrizten laguntzeko.

Hiriguneetan oinez eta bizikletaz ibiltzeko jarduerak nabarmenduko dira aurtengo edizioan, ohitura osasungarri horiek sustatzeko xedearekin. Alde horretatik, patinete- eta bizikleta-ibilbideetan, bigarren eskuko azoka batean edo bizikletak konpontzeko tailer batean parte hartzeko aukera izango dugu, besteak beste.

Halaber, kirola, osasuna eta ingurumenaren zaintza uztartzen dituen proposamen berri batez gozatu ahal izango dugu familiartean. Plogging Getxo jarduera aire zabalean ariketa fisikoa egitean datza… hondakinak biltzen ditugun bitartean.

Gainera, irailaren 19an (larunbata) ospatzen den “Autorik gabeko eguna” dela-eta, haur eta familientzako hainbat jarduera antolatu ditugu Getxon. Era berean, hainbat elkartek, GKEk eta enpresak ekimenarekin bat egingo dute jarduera askoren bitartez; besteak beste, bide-segurtasuneko zirkuituak, bizikletentzako oztopo-zirkuituak, gimnasia erritmikoa, patinajea, hockeya, gurpil-aulkiei egokitutako zirkuituak eta abar. Ez hutsik egin! Zure zain egongo gara!

Mugikortasun astearen jarduerak (ezinbestekoa da jardueretan izena ematea)

  • Osteguna 16. Trebetasun - zirkuitua bizikletaz -18:00 - 20:00
    Areetako Geltokia Plaza
    Bizikletaz hainbat maniobra menderatzeko trebetasun-zirkuitua, Punta Galea Txirrindulari Elkartearen eskutik. Gainera, bicicleta elektrikoak probatzeko aukera izango dugu.
  • Ostirala 17. Ibilbidea irristailuetan -  18:00 - 20:00 
    Areetako Geltokia Plaza
    Jantzi irristailuak eta parte hartu Getxoko kostaldetik igaroko den ibilbide batean, Getxo Irristan klubaren eskutik. Amaitzean, proba-zirkuitu bat antolatuko dugu.
    Bizikleta-Azoka.16:00 - 20:00
    Algortako Geltokia Plaza
    Saldu edo erosi bigarren eskuko bizikletak edo mugikortasun jasangarriarekin lotutako bestelako objektuak (patineteak, irristailuak, osagarriak...). Bizikletak edo mugikortasun jasangarriarekin lotutako bestelako objektuak erosteko aukera izango duzu (irristailuak, patineteak, trizikloak, osagarriak...) prezio ezin hobeetan. 350 eurotan ezarriko da gehieneko prezioa. Salgaien jabeek erabakiko dute salmenta-prezioa. Ekimen honen helburua Getxon bizikleten erabilera eta berrerabilera sustatzea da. Euria egiten badu, San Nikolas plazan egingo da jarduera
    Gaueko ibilbidea bizikletaz - 21.30 23.30
    Galeako aparkalekua 
    Gaueko irteera gidatua, maila guztietako bicicleta zaleentzat. Ibilbidea Galean eta Azkorrin barrena abiatuko da, inguruneaz gozatzeko eta zentzumenak aktibatzeko.
  • Larunbata 18. Plogging Getxo. 10.00 - 12.00
    Aixerrotako Errota
    Kirola eta ingurumenarekiko maitasuna uztartzearen emaitza da plogging-a.
    Plogging delakoa hariketa fisikoa aire zabalean eta hondakinen bilketa uztartzen dituen jarduera da.
    Arropa erosoa janztea gomendatzen dizugu. Segurtasun eta higiene arrazoiengatik, parte-hartzaileek eskularruak eta poltsa bana jasoko dituzte, aurkitutako hondakinak bertan botatzeko.
    Familia-ibilbidea bizikletaz - 11.00 - 12.30
    Bizkaia Zubia
    Bizikleta ibilaldia familian, Zabalketa GKEak koordinatutako SolidaridUP Sareak antolatua, Fidias Fundazioaren, Haszten Elkartearen eta Olabarrieta Zikloen laguntzarekin. Jarduera honek ingurumena errespetatuko duen mugikortasun iraunkorra aldarrikatu nahi du, bai eta hiri-espazio bizigarriagoa eta gizatiarragoa eratzea ere..
    Bizikleta-azoka - 16.00 - 20.00
    Bizikletak edo mugikortasun iraunkorrarekin lotutako bigarren eskuko bestelako objektuak erosten eta saltzen jarraituko dugu.
  • Igandea 19. Mendi-ibilbidea. 09:00 - 12:00
    Algortako Geltokia Plaza
    Parte hartu Getxoko mendietan barrena doan ibilbide zirkular batean, Itxartu Taldearen eskutik. Familia-jarduera.
  • Astelehena 20tik asteakena 22ra - Pedalei eragiten ikasi
    18.00 -19.00 - Evaristo Churruca kaia
    Bizikletaz ibiltzen irakatsiko dizugu! Helduentzako bizikletak eskuragai egongo dira. Gutxieneko adina: 8 urte. 16 urtetik beherakoek kaskoa eraman beharko dute.
  • Astelehenak 20 eta Asteazkenak 22 - Bizikletaren oinarrizko mekanika tailerra
    Astelehenak 20: 18.00 - 20.00. Areetako Geltokia Plaza
    Asteazkenak 22: 18.00 - 20.00. Algortako Geltokia Plaza
    Tailer honen helburua bizikleten funtzionamenduari buruzko oinarrizko ezagutzak partekatzea da, gerta daitezkeen gorabeherei aurre egiten ikasteko. Euria egiten badu, San Nikolas plazan egingo da jarduera. Astelehenean (hilak 20) eta asteazkenean (22) bizikleta elektrikoen postu bat egongo da tailerraren ondoan, bizikletak probatzeko eta Getxotik bueltatxoa emateko.

Igandea 19. Autorik gabeko eguna ospatezen (11:00 - 14:00h. eta 17:00 - 20:00h.)

  • Kale Nagusia (Areeta)
    - Kart-ak eta autoak pedalekin: Kaleak gidari txikientzako zirkuitu bihurtuko dira.
    - Zurezko jokoak: Logika-jokoak, adimen-jokoak, zorizko-jokoak, punteria-jokoak eta askoz gehiago. Joko pila bat, parte-hartzaile guztien gozamenerako.
    - Ohe elastikoak: Jolas ezin dibertigarriagoa izateaz gain, kirola egiteko aukera ematen digute ohe elastikoek.
  • Telletxe kalea (Algorta)
    - 3 gurpileko patinete-zirkuitua: Ia publiko guztientzat egokia da patinete mota hau. Zatoz probatzera!
    - Golf-pistak: minigolf-pistak publiko guztientzat egokiak dira, espazio berean aisia, dibertsioa eta lehiakortasuna biltzen baitituzte.
    - Ohe elastikoak: Etxeko txikienen abentura gogokoena ezin zen falta hemen: salto egitea!

Joko eta jolas hauez gain, beste hainbat jarduera antolatu ditugu Getxoko elkarte, GKE, klub eta kirol-enpresen eskutik. Eskerrak ematen dizkiegu haien laguntza eta parte hartzeagatik

  • Bide-segurtasuneko zirkuitua eta flota-erakustaldia, Gurutze Gorria
  • Informazioa-postuak eta puxiken banaketa, Aspertxu Asperger eta TEA Bizkaia elkarteak
  • Sentsibilizazio-jarduerak ASEBIER elkartearen eskutik, Euskadiko Gaixotasun Arraroen —Arantza Bifidoa eta Hidrozefalia— elkartea
  • Pilates eta jarrera osasuntsuen aldeko erakustaldiak
  • IIrie Pilates eta entrenamendu funtzionala
  • Patin-hockeya, Getxo Irristan
  • Patinaje artistikoa, “Show Getxo” patinaje-kluba
  • Gimnasia erritmikoa, Getxo Erritmikoa Kluba
  • Zama-bizikletentzako zirkuitua, Ciclos Olabarrieta
  • Parkour: hastapen saioa, Indarrez parkour eta mugimendueen arteen eskolaren eskutik.
  • Auto elektrikoen erakusketa (Toyota - Japan Car kontzesionario ofiziala)...
  • Fidias Fundazioa, Arteen bidezko Integrazio eta Garapen Pertsonalerako Fundazioa
  • Haszten elkartea, Kirol egokitua / inklusiboa
  • Zabalketa GKEa. Lankidetza eta garapena
  • Galea Txirrindulari Elkartea / Punta Galea Txirrindulari Elkartea
  • SAREKIDE GETXO, Getxoko boluntarioen elkarteen elkartea

Ibilgailuen zirkulazio etenak Algortan eta Areetan

Corte de tráfico

Irailaren 19an, igandea, 8:00etatik 20:00etara, ibilgailu pribatuen zirkulazioa eta aparkamendua mugatuta egongo da Algorta eta Areetako erdiguneetako hainbat kaletan. Garajeetatik ibilgailuak ateratzea bakarrik baimenduko da kale hauetan. Murrizketek ez dute eraginik izango garraio publikoan eta aldez aurretik Getxoko Udalaren baimena duten establezimenduen ibilgailuetan. Eskaerak: ingurugiroa@getxo.eus
Mesedez, zure ibilgailua kendu aipatutako kaleetatik antolatutako jarduerak ez oztopatzeko. Garabiak gune hauetan aparkatuta dauden ibilgailuak kenduko ditu.

Izen-emateak

  • Telefonoz: 605 74 90 64. (09:30 - 17:00)
  • E-postaz: getxomovilidad@gmail.com helbidean, hautatutako jarduera, izen-abizenak eta zure telefono mugikorra adieraziz. Jarduera guztiak doakoak dira.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +