Landazabala

Landazabala

Landazabal atlantikoa hedadura txikiko hainbat habitatek osatzen dute. Habitat horiek guztiek batera mosaiko erako paisaia konplexua eratzen dute. Habitat horiek guztiek batera mosaiko erako paisaia konplexua eratzen dute. Horien artean nagusi dira: larreak, zuhaitzak, zuhaizti isolatuak, baratzeak eta laboreak, fruta-arbolak, ur-laster txikiak... Horrek guztiak ekotono izaera etengabea ematen dio, eta ezaugarri nagusia du hainbat espeziek askotariko baliabideak ustiatzen dituztela.

Landazabala

Gunea zabala izanik, hegaztiak dira nabarmenenak eta antzemateko errazenak. Getxoko hegazti-fauna erakusgarrienaren eta bitxienaren artean aipatzekoa da antzandobi arrunta (Lanius collurio), bere landetan ehiza egiten duen eta habia egiten duen udako espeziea; galeperra (Coturnix coturnix) geruza balarkarari lotua; uda-txirta (Anthus trivialis) habiagilea eta negu-txirta (A. pratensis) negutarra; mozoloa eta hontza gaueko harrapakariak.

Lúgano

Gainera, badira beste hainbat espezie eskosistema honetan baliatzen direnak: zozo arrunta (Turdus merula), zenbait birigarro, karnabak eta habita honetako hegodun harrapakariak: zapelatz arrunta (Buteo buteo) edo belatz gorria (Falco tinnunculus). Horietako asko landetan elikatzen dira, eta alboko zuhaizti eta hesietan habia egiten dute eta babesten dira.

BuitrónBuitrón

Hasieran, zuhaitz-mozketak basoaren hedadura murriztu zuen, inguruan orban txiki isolatuak eta zuhaixkak soilik utzita; izan ere, abere-etxolak mantentzeko bazka prestatzeko beharrezkoa zen baso-mozketa gauzatzea. Antzina baso horiek izandakoaren erakusgarri dira landaredi-gotorleku horiek; orain, horien muga dira eta balio ekologiko handia dute. Bertako baia eta haziek fauna ugaria elikatzen dute, eta, gainera, horien egitura mordoilotuan babes hartzen dute, eta euren habiak egiten dituzte. Halaber Landazabaleko berezitasuna ere bada urtean zehar landazabalaz baliatzen diren espezieen askotariko urtarokotasuna. Neguan zehar nabaria da migratzaileen eta negutarren etorrera. Kantaurialdeko klima epelak eta inguruko paisaia konplexuak abeltzaintzara bideratutako erabilerari lotuta, ahalbidetzen du soberako baliabideak eskuratzea neguan hegaztiek erabili ahal izateko.

Landazabala

zorzal común

Soberarekin horretaz guztiaz baliatzen dira harrapakariak eta oportunistak, mosaiko ingurugiro honetan ohikoak direnak. Horien artean nabarmentzekoak: azeri arrunta (V. vulpes), erbinudea (M. nivalis) eta lepazuria (M. foina). Mikrougaztunen artean genero askotariko satorrak eta lursaguak bereizten dira (Microtus, Myodes, Ptymus, etc.). Horien artean azpimarratzekoa da uzta sagua (Micromys minutus).

Musaraña en La Galea

Narrastiak ere landazabalaren soberakinaz baliatzen dira, aterpea bilatuz, hesietan eta harresi periferikoetan. Horien artean nabarmentzen dira: musker berdea (Lacerta bilineata), zirauna (Anguis fragilis) eta gure presentziaren aurrean azkar babestuko diren beste suge batzuk.
tarabilla comúnTarabilla común

* Argazkiak Xabier Buenetxearenak dira.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +