2016-2019ko Ekintza Plana
- Tokiko Ekintza Planak 5 ildo estrategiko dauzka, Getxo udalerrian iraunkortasunaren zutabeak barnean hartzen dituena.
- Plan hori osatzen dute ekintzak agente sozioekonomikoek landu dituzte, Ingurumeneko Tokiko Foroak hilero egiten dituen batzarretan. Gainera, iraunkortasunarekin zerikusia daukaten udal arloetako arduradun teknikoek ekintzak berrikusi, analizatau eta lehenetsi dituzte.
- Getxoren iraunkortasunerako ekintza plana egiten eta eztabaidatzen parte hartu duten udal arloak hauek izan dira: hirigintza, ingurumena, azpiegitura eta zerbitzuak, energia, ura, kontratazioa, kalitatea eta udalburutza, gaian espezializatutako enpresa baten aholkularitzarekin.
Nork parte hartu du plana egiten?
- Plana egiten parte hartu duten eragileak hauek dira: Ingurumeneko Tokiko Foroa, udaleko arlo teknikoak eta gobernu taldea.
- Ingurumenerako Ekintza Planak Ingurumeneko Tokiko Foroak proposatutako ekintzak integratzen ditu, eta udal arlo teknikoek analizatzen eta berrikusten dituzte. Azkenik, udaleko gobernu taldea da plana onesten duena.
Nola egiten da planaren gauzapenaren jarraipena?
- Jarraipen Plan baten bidez. Haren helburua ekintzak betetzearen maila eta beraien eboluzioa eta gauzapena ebaluatzea izango da. Horretarako, adierazle batzuk hautatu dira, erdietsi gura diren helburuak zein mailatan betetzen diren jakiten lagunduko digutenak. Getxon erabili den iraunkortasun adierazleen sistema Eusko Jaurlaritzako Ingurumen Sailak eta IHOBE Ingurumenaren Kudeaketarako Sozietate Publikoak proposatutakoa da.
21 Tokiko Agendaren Ekintza Planaren jarraipenerako dokumentuak:
- 2016-2019ko ekintza-planaren gauzatze-mailari buruzko ebaluazioa
- Getxoko tokiko jasangarritasun adierazleen bilakaera 2006-2018
- 2016-2019 ekintza planaren betearazpen mailaren ebaluazioa
- 2017ko Ekintza planaren eboluzioa
- 21 Tokiko Agendako Tokiko Ekintza plana 2016-2019
- Ekintza Plana 2012-2015
- 2012-2015 jarduera planaren berrikusketa 2015eko otsailaren 21ean
Udaltzaingoa
94 466 0202
BAKARRIK HITZORDUAREKIN
94 662 00 99