2026/9/2

Getxo Arrauneko arraunlari Mikel Mardaras brontzea lortu du Mediterraneoko Jokoetan
Getxo Arrauneko arraunlari Mikel Mardarasek brontzezko domina lortu zuen astelehenean gizonezkoen skiff proban, Italiako Taranto hirian jokatzen ari diren Mediterraneoko Jokoetan. Mikelek 7:19:48ko denbora egin zuen eta helmugako argazkia behar izan zen hirugarren postua baieztatzeko, egiptoarra Abdelkhalek Sami Elbanna 24 ehuneneko aldearekin gainditu baitzuen.
Markelak jada denborarik onena egin zuen sailkapen-probetan. Finalean, 61 ehuneneko aldea atera zion zilarra lortu zuen Enver Erman turkiarrak. Urrezko domina Stefanos Ntouskos greziarrak eskuratu zuen, 7:14:17ko denborarekin. Irabazlea egungo txapeldun olinpikoa eta munduko txapeldunordea da.
Getxo Arrauneko arraunlaria bederatzigarren izan zen duela aste batzuk Alemanian jokatutako 23 urtez azpikoen Munduko Txapelketan.