2026/9/1

Grafismoa: Getxo RT
Getxo RT-k Adriana Urkizuren zerbitzuak eskuratu ditu
Getxo RT emakumezkoen taldearen hirugarren fitxaketa da Adriana Urkizuren etorrerarekin. Defentsa-jokalaria da, eta 15eko postuan jokatzen du. Joan den denboraldian Bilboko Universitario taldean aritu zen; talde horrek Ohorezko A Mailara igotzeko kanporaketan parte hartu zuen, baina final-laurdenetako txandan kanporatua izan zen.
Fitxaketa honekin, dagoeneko hiru dira taldea indartzera iritsi diren jokalariak, Eider García eta Tecla Masoko nazioarteko jokalarien fitxaketen ondoren.
Taldeak jokalari gutxi ditu oraindik, eta ez da baztertzen ligaren hasiera baino lehen beste fitxaketaren bat egitea. Liga urriaren hamaikako asteburuan hastea aurreikusten da.