2026/7/8

Julene Eraña getxoztarrak brontzezko domina irabazi zuen Iberdrola Ligako 2. Mailan
Getxoko Julene Erañak, Sakoneta EGT klubeko gimnastak, brontzezko domina eskuratu zuen Iberdrola Ligako 2. Mailako finaletan. Txapelketa Castelló de la Planan jokatu zen.
Denboraldi honetan Euskadiko Taldekako Txapelketan zintaren errotazioan urrezko domina lortu ostean, Julenek beste erakustaldi bikain bat eskaini zuen zintarekin, Marena abeslariaren “Bitartean” kantuaren doinuekin egindako ariketa apartari esker.
Urrezko domina Laura Lewinska nazioarteko gimnasta poloniarrarentzat izan zen, eta zilarrezkoa, berriz, Madrilgo Marta Humanesentzat.