2026/7/7

Bi domina Raspasentzat eta bat Getxo Arraunentzat Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelketan
Asteburu honetan La Cartujan (Sevilla) jokatu da infantil, alebin eta beteranoen mailako Espainiako Arraun Olinpikoko Txapelketa. Getxoko klubek hiru domina eskuratu dituzte guztira.
Raspasek zilarrezko bi domina lortu ditu. Lehenengoa infantil mailako 2x mistoan izan da, 1.000 metroko proban. Olaia Mirak eta Ignacio Chavarríak osatutako ontzia CR Ribadeokoaren atzetik helmugaratu da, 13 segundora. Brontzezko domina CN Torreviejarentzat izan da, getxoztarrengandik segundo eta erdira.
Bigarren zilarrezko domina beteranoen gizonezkoen 4x modalitatean iritsi da. Iñigo Martínez de Alegría, Jon Urrutia, Gorka Santín eta Ignacio Cebolasek osatutako ontzia urretik 20 ehunenetara baino ez da geratu; garaipena Castropolentzat izan da. Hirugarren postuan CR Vigo sailkatu da, bi segundora.
Getxo Arraunek ere domina bat eskuratu du, beteranoen 2x mistoan. Melquiades Verdurasek eta María Jesús Bermúdezek brontzezko domina irabazi dute. Urrezko domina CN Sevillarentzat izan da, getxoztarrek segundo bat pasatxora amaitu baitute. Zilarrezko domina, berriz, RCN Tarragonarentzat izan da.
Dominez gain, Raspasek mugarri historikoa ezarri du Bizkaiko arraunean. Izan ere, lehen aldiz lehiatu da Espainiako Txapelketa batean beteranoen 8+ modalitatean, lemazainarekin, erabat emakumez osatutako ontzi batekin.
Historia egin duen tripulazioa honako arraunlariek osatu dute: María Nebreda, Susana Barreiro, Gemma Azkorra, Zenaida Solano, Cristina Chapa, Miren Edurne Madariaga, Jone Itziar Astola, Laura Aparicio eta Izaskun Etxaniz, azken hau lemazain eta entrenatzaile lanetan.