2026/6/2

Argazkia: Getxo Kayaka
Getxo Kayakako Izar Líbanok eta Saioa Pérezek urrezko domina lortu zuten Espainiako Maratoi Txapelketako K2 proban
Zamorak joan den asteburuan Piraguismoko Espainiako XXX. Maratoi Txapelketa hartu zuen, mila arraunlari ingururen parte-hartzearekin. Beste behin ere, Izar Líbanok eta Saioa Pérezek (Getxo Kayaka) euren maila bikaina erakutsi zuten, junior emakumezkoen K2 kategorian urrezko domina eskuratuta. Getxoko bikoteak 1:25.24ko denbora egin zuen, eta 24 segundo eta erdiko aldea atera zion CN Pamplonako bikoteari, Paola Viscarratek eta Amagoia Blancok osatutakoari.Brontzezko domina Talavera Talak klubeko K2 ontziarentzat izan zen, Uxia Novasek eta Marta Díezek osatua. Guztira zortzi ontzik amaitu zuten finala, eta Getxo Kayakako ordezkariek garaipen argia lortu zuten txapelketako proba nagusietako batean.