2026/4/7

Argazkia: RFEH
Getxoko jokalarien jardun ona 18 urtez azpiko Sei Nazioetan eta laugarren postua Rafa Vilallongarentzat EHLn
Getxoko nazioarteko jokalaria den Rafa Vilallongak laugarren postua lortu zuen Herbehereetako Hertogenboschen jokatutako EHLn. Bere taldeak, Madrilgo Club de Campok, azken jardunaldira arte borrokatu zuen dominengatik.
Lehenik, Surbiton talde ingelesa 3-1 garaitu zuen, 2022ko brontzearen lehia gogorarazi zuen neurketan. Finalerdietan, ordea, ezin izan zuen Gantoise talde belgikarra gainditu, eta 1-2 galdu zuen. Brontzearen lehian, Amsterdam taldearen aurka galdu zuen shoot-outetan 3-4, joko-denbora amaitzean 2-2 berdindu ondoren. Rafak madrildarren lehen jaurtiketa sartu zuen, baina ez zen nahikoa izan brontzea eskuratzeko. Txapela Utrecht-eko Kampong taldeak (Herbehereak) irabazi zuen, finalean Gantoise 3-2 menderatuta.
18 urtez azpiko Sei Nazioei dagokienez, Espainiako selekzioek Jolasetako ordezkaritza izan zuten, bai gizonezkoetan bai emakumezkoetan. Gizonezkoen selekzioak Rakovniken (Txekiar Errepublika) jokatutako finalean Ingalaterra 5-4 garaitu zuen, 1-4ko markagailua iraulita. Estatuko selekzioan Marco Landeta izan zen, Getxoko lehen taldeko jokalaria. Multzoen fasean Irlanda eta Austria menderatu zituzten.
Bestalde, emakumezkoen selekzioak Douain (Frantzia) jokatutako finalean Alemaniaren aurka galdu zuen 1-2. Espainiako taldean Jolasetako jokalariak izan ziren: Adriana Rui Wamba, Catalina Ruiz de Azua eta Lola Cerero.