2025/3/24
Getxo Etorkik irabazi du Faduran jokatutako emakumezkoen Euskadiko Haur Mailako Txapelketa
Gizonezkoen eta emakumezkoen boleibol Esuakdi Txapelketa burutu zen atzo Faduran.
Emakumezkoetan Getxo Etorki nagusitu zen eta finalean Sestaori 3-0 irabazi zion (25-21, 27-25, 25-16). Finalak izan ziren bost seteko onenaren lehian lehiatu ziren bakarrak. Final-laurdenetan Getxok 2-0 gainditu zuen Ekialde (25-11, 25-7) eta finalerdietan Galdakao 2-1 (18-25, 25-21, 15-4). Hori izan zen gureek setik utzi eta gora egin behar izan zuten bakarra.
Gizonezkoen haur mailan ez zen Getxoko ordezkaririk egon eta garaipena Bilboko Madre de Dios taldeak irabazi zuen finalean Galdakaori 3-1 irabazita (25-21, 19-25, 25-14, 25-21). Talde irabazleak Jatorkide kanporatu zuen final-laurdenetan eta Ekialde finalerdietan, bietan 2-0.
Gogoratu datorren igandean, martxoak 30, Faduran jokatuko dela emakumezkoen gazteen Euskadiko Txapelketa eta gizonezkoena, berriz, Gallartako Dolores Ibarruri Pabilioian.