2024/12/4
Bost domina Getxo IWrentzat Euskal Herria Kopan
Brontzezko bost domina eskuratu zituen Getxo Igeriketak iragan asteburuan Tolosan ospatutako igeriketa kluben arteko Euskal Herria Kopan.
Domina horietako hiru Delia Rodriguezek lortu zituen 200 eta 800 libreetan eta 200 tximeletan- Brontzezko beste dominak Urtats Gomezentzat izan ziren 800 libreetan eta 100 tximeleta
Gainera, Naia Selasek Euskadiko 13 urteko 50 metroko marka hautsi zuen 35 segundoko erregistroarekin. Bestalde, Ana María Santamariak 200 estiloko Espainiako Txapelketan sartzeko gutxienekoa lortu zuen 2: 33.27rekin.
Taldeka, bai emakumezkoetan bai gizonezkoetan, parte hartu zuten bederatzi taldeen artean bosgarren postua lortu zen.