2024/12/2
Eunate Etxebarriak zilarrezko domina lortu du Espainiako Txapelketa Absolutuan
Getxoko Judo Klubeko Eunate Etxebarriak zilarrezko domina lortu zuen joan den larunbatean Kanaria Handiko Las Palmasen ospatutako Espainiako Judoko Abosluto Txapelketan. Sorbaldako lesio batek finala lehiatzea galarazi zion +78 kiloko kategorian eta, ondorioz, Dayle Ojeda valentziarrak lortu zuen urreagatik aurre egin ahal izatea.
Eunate lehen txandatik salbuetsita geratu zen hirugarren taldeburua izan zenean. Final-zortzirenetan Mariel Solis Pacheco kataluniarra gainditu zuen. Final-laurdenetan Noa Fernandez asturiarrari irabazi zion eta azkenean brontzea eskuratu zuen Alejandra Beatriz Marin andaluziarrarekin batera.
Guztira 17 lehiakidek parte hartu zuten kategoria honetan.