2024/12/2
Iciar Pozo Getxoko jokalariak seven espainiarrarekin errepikatuko du Ciudad dek Cabon
Iciar Pozo Getxo RT taldeko jokalariak Seveneko Munduko Serieen bigarren geldialdia jokatuko du datorren asteburuan Ciudad del Cabon (Hegoafrika).
Joan den asteburuan Dubain izan zen eta Espainiak azken-aurreko postuan bukatu zuen Fiyi 5-22 garaituta. Txapelketa ondo hasi zen Frantziari irabazita (12-24). Azkenean, Frantziak brontzezko domina eskuratu zuen. Estatu Batuen (33-7) eta Britainia Handiaren (24-12) aurkako porrotek final-laurdenetan sartzea eragotzi zioten. Bederatzigarren postua lortzeko borrokan Brasilen aurka galdu zuen (15-29).
Datorren asteburuan C multzoan jokatuko du Dubain seigarren amaitu zuen Frantzia eta Irlandaren aurka. Kasu honetan formatua aldatuko da gainkargak eta lesioak saihesteko bi asteburu jarraian jokatzean. Hirutik lau multzo egongo direnez, selekzioak bi egunetan sei partida jokatzetik lau partidara pasako dira. Talde bakoitzeko lehenengoak finalerdietara sartuko dira.