2024/5/23
Argazkia: RC Jolaseta
Haur mailako Jolaseta Taldeak Espainiako Txapelketako azken fasean jokatuko du asteburu honetan
Haur mailako Jolaseta Taldea Espainiako Txapelketako azken faserako sailkatzen zen Negurin jokatutako sektoreko fasean Txapelduna amaitzean. Horrela, Espainiako lehen zortzi taldeen artean dago eta asteburu honetan Gironako Ripoll herrian egongo da jokatzen Ostiraletik, Maiatzaren 24tik, 26ra arte, igandera arte.
Talde getxotarra B multzoan dago eta bere aurkariak Galizako Dominicos, Bartzelona eta Madrilgo Boadilla herriko Virgen de Europa Ikastetxea izango dira. Ostiral goizean martxan jarriko da txapelketa, baina Jolasetak azken neurketan jokatuko du, arratsaldeko ordubat t’erdietan, Dominicos taldearekin.
Ostiral arratsaldeko zazpiretan Virgen de Europa Ikastetxearekin neurtuko da Jolaseta taldea eta larunbat goizeko hamabietan Bartzelonarekin jokatuko du talde getxotarrak. A multzoan Kataluiniako Tordera, Galizako Compañía de María, Madrilgo Alcobendas eta Teruelgo Alcañiz taldeak arituko dira.
Larunbat arratsaldean final atariak eta bostgarren eta zortzigarren tokien artean sailatzeko lehen neurketak jokatuko dira eta igande goizean zazpigarren eta zortzigarren, bostgarren eta seigarren, eta hirugarren eta laugarren tokietarako norgehiagokak jokatuko dira eta eguerdiko ordubat t’erdietan finala hasiko da.