LANGILE EUSKALDUNAK

EUSKARAZ ERE BADAKITEN LANGILEAK BEHAR DITUZU?

Beharsarea

Plataforma honetan aurkituko duzu zure bezeroak bi hizkuntzetan artatu ahal izango dituen jendea. Edozein dela eskaini nahi duzun lana, iragarki bat jar dezakezu www.beharsarea.eus atarian. Getxon, hainbat dira beharsareren bitartez langileak lortu dituzten enpresak eta lana lortu duten getxoztarrak.

Jarri zure iragarkia euskarazko lana bideratzen duen www.beharsarea.eus atarian eta berehala aurkituko duzu bilatzen ari zarena. Horrez gain, zure iragarkia argitaratuta dagoenean, Beharsarearen sare sozialetan zabalduko da!

Era berean, Beharsarearen iragarkiak zuzenean zure emailean jasotzeko aukera ere izango duzu. Era errazean, interesatzen zaizkizun iragarki berriak jaso ditzakezu lotura honetan alta emanez: https://www.beharsarea.eus/alertak/ Sartu eta behar duzuna bilatzen lagunduko dizugu!