Euskararen laguna saltokien sareak 6 urte inguru daramatza Getxoko merkataritzan eta ostalaritzan euskarari tokia egiten. Dagoeneko, 270 establezimendu gehitu dira sarera, herritar guztiei gonbidapena eginez bere egunerokotasunean euskara erabiltzeko.
Animatu zaitez euskaraz egiten zure herriko denda eta tabernetan! Sorpresa ederra hartuko duzu, uste baino gehiagotan artatuko zaituzte euskaraz! Eta baloratu zure betiko dendariak eta ostalariak egiten duen esfortzua, euskarak bere negozioan lekua izan dezan! Sartu www.getxo.eus/euskararenlaguna web gunean bertoko merkataritza euskaldunarekin konektatuta egoteko!