KAISHOP! kanpaina

2026ko KAISHOP! kanpaina. Erosi euskaraz Getxon!

Aurten ere Kaishop kalera aterako da, herritarrek ekimena bertatik bertara ezagutzeko aukera izan dezaten. Aktore batzuek kaleak girotu eta herritarrak gonbidatuko dituzte galderen eta erronken erruletan parte hartzera. Galderak Getxoren eta euskararen ingurukoak izango dira.

MAIATZAK

16 Andra Mariko jaietan (19:00-21:00)

21 Algortako Berbodromoan eta Pintxopotean (19:00-21:00)

23 Goizean zehar Algortan, erosketak egiteko uneetan 

28 Romoko pintxopotean (19:00-21:00)

29 Goizean zehar Areetan, erosketak egiteko uneeetan

ESKUORRIAK dendako gune ikusgarri batean utzi bezeroen eskura. Haietan QR kode bat dago, eskaneatuz gero, KAISHOP kanpainako ZOZKETA NAGUSIAN parte hartzeko aukera izango dute bezeroek.

EUSKARAZ EROSTEAK SARIA DAUKA!

Oparitu pai-paia euskaraz eskatzen duenari, euskaraz hitz egiten duen bezeroari.

IKUSI HEMEN 2025eko MEMORIA