Euskaraz norekin? Non? Noiz? Inoiz galdera hauek egin badizkiozu zure buruari, marka berri honek bidea argitzen lagunduko dizu; ikusten duzun tokian, euskara erabiltzeko aukera bermatuko baitizu, uneoro.
Saltoki, taberna edo establezimendu batera sartzean ikur hau ikusten baduzu, euskaraz egin ahalko duzu inolako arazorik gabe. Ikur honek euskarazko gutxieneko gaitasuna bermatzen du, zerbitzua euskaraz emateko gaitasun minimoa uneoro dagoela bermatuz.