Berriak

Aire zabaleko jarduerak

2021/09/10

Aire zabaleko jarduerak 11 eta 30 urte bitarteko gazteentzat, Getxo Ekinez programaren barruan

Udaleko Gazteria Zerbitzuak gaur, ostirala, hilak 10, izena emateko epea ireki du parte hartzeko Getxo Ekinez programaren barruan irailerako eta urrirako antolatu dituen aire zabaleko jardueretan. Jarduera horiek COVID-19aren ondorio sozioekonomikoei aurre egiteko antolatu dira eta 8.000 euroko aurrekontua dute.

Jarduerak 11 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dira, doakoak dira eta bertan osasun baldintza guztiak beteko dira. Inskripzioa hemen egin daiteke:

Gazte Bulegoa. Tangora Etxea. Algortako Etorbidea 98 (Algorta). Tel.: 94 466 03 53/ 688 88 09 85. gaztebulegoa@getxo.eus 

Gazteleku “Gauegun”. Urgull 4 (Algorta). Tel.: 94 466 03 56. gauegungaztelekua@getxo.eus

• Gazteleku “Gure Gune”. Romo Kultur Etxea-RKE. Santa Eugenia plaza 1 (Romo). Tel: 94 466 00 22. guregunegaztelekua@getxo.eus 

Egitaraua

- Paddle Surf.  Irailak 17. Bi talde (16:30-18:00 eta 18:30-20:00) eta irailak 18an beste bi (10:00-11:30 eta 12:00-13:30) Kirol Portuan. 11 urtetik 30ra bitartean. 1:30 orduko ikastaroa, begirale laguntzaileekin. Gehienez 10 pertsonako lau talde osatuko dira.

- Zirkua. Irailak 22 (17:00etan) Areetako Geltokia plazan. 11 urtetik 17ra bitartean. Gehienez 20 pertsona. Malabareak, orekak, akrobaziak, aireko akrobaziak… 10 parte-hartzaileko bi taldetan.

 - Tirolina. Urriak 9. 11 urtetik 30ra bitartean. “Mendexa Abentura”ra txangoa (Lekeitio).   Autobusez honako ordutegiarekin: irteera 10:00etan (Romon eta Algortan gelditzeko aukerarekin) eta helmuga 19:00etan. 11-30 urte. 50 plaza.

 - Graffitia. Urriak 19 (17:00etan) Romoko Santa Eugenia plazan. 14 urtetik 25ra bitartean.  20 plaza.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +