Berriak

Gazteentzako

2021/03/03

Gazteentzako tailerren eta ikastaroen eskaintza berria martxotik uztailera

Udaleko Gazteria Zerbitzuak martxotik uztailera bitartean eskainiko diren jarduera, ikastaro eta tailerretan izena emateko epea ireki du. Jardueren eskaintza 11 ikastaro eta tailerrek osatzen dute, 11 eta 30 urte bitarteko gazteentzat. 4 tailer gaztelaniaz eskainiko dira eta 7 euskaraz, baina euskara erabat menperatzen ez duten gazteak ere parte hartzera animatu nahi ditu Gazteria Zerbitzuak, bakoitzak bere mailan euskararen erabilera sustatzeko. Jarduerak nagusiki praktikoak direnez, hizkuntza ez da komunikaziorako oztopo izango.

Aurretik ere eskaini diren jarduerekin batera (elektrizitatea, elikagaien manipulazioa, robotika, etab.), jarduera berriak ere eskainiko dira, hala nola, etxebizitza-tailerra edo joskintza jasangarria. Josteko tailerra Wanted programako parte-hartzaile izan diren María Merello Bayok eta Andrea Monrocle Garciak emango dute.

Izenematea telefonoz (94 466 03 53) edo posta elektronikoz ( ) egin daiteke, izena eta ikastaroa edo tailerra adieraziz, harremanetarako telefono batekin batera (ahal dela, mugikorra). Internet bidez eta Gazte Informazio Bulegoan (Tangora etxea, Algortako hiribidea, 98) ere egin daiteke.

Informazio taula

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +