2021/1/8
Udalaren Gazteria Zerbitzuak gazteentzat azaroan irekitako sexu aholkularitzarako zerbitzua zabaltzea erabaki du. Bi ildotan egingo da zerbitzuaren zabaltze hori: alde batetik, sexu-aholkularitza eskaintzen jarraituko da aholkularitza psikologikorako zerbitzu zabalago baten barruan; eta bestetik, zerbitzuaren hartzaile izango diren pertsonen adina 30 urtera arte igoko da. Gazteria Zerbitzuko zinegotzia den Gonzalo Ayok zerbitzu berria justifikatu du, “besteak beste, pandemia-egoerak ondoeza psikologikoak nabarmen areagotu baititu gazteen artean, autoestimuarekin, harremanetako segurtasun ezarekin, tristurarekin, antsietatearekin, bikote harremanekin, haustura batek eragindako sufrimenduarekin eta antzeko gaiekin zerikusia duten gaiei dagokienez. Eta zerbitzu berriak horiei erantzun nahi die”.
Horregatik, Udal Gazteria Zerbitzuak 13 urtetik 30 urtera bitarteko Getxoko gazteentzako aholkularitza psikologikorako zerbitzu berria abian jarri du hilabete honetan bertan. Izan ere, zerbitzuak gazteen zalantzak argitzen eta aipatutako gaiek eragindako ondoezei aurre egiten lagunduko du.
Zerbitzua Algortako Gaztelekuaren lokaletan eskainiko da hilean bi astelehenetan, arratsaldez, eta hilean bi ostegunetan, goizez. Zerbitzua erabiltzeko aldez aurretik hitzordua eskatu behar da 685704118 telefonora deituz ala aholkularitzapsikologikoa@getxo.eus helbidera mezu bat bidaliz edo idatziz.