Berriak

2019ko Wanted programaren bigarren edizioko irabazleak

2020/02/26

 

 

Wanted programa Gazteria Zerbitzuak eta Ekonomia Sustapenak bultzatzen dute eta 12. edizioko proiektuak hautatu egin dira. Honako hauek dira: “Gomuta”, “Socialdog” eta “Iraun”. 

“Gomuta” telefono mugikorrerako aplikazio bat da. Bere helburua buruko gaixotasuna dutenen senideentzako laguntza ematea da.

“Socialdog” ere telefono mugikorretarako aplikazioa da. Txakurra dutenei zuzenduta dagoen aplikazio honek aukera emango du txakurra paseatzera irteteko orduan beste erabiltzaileen kokapena eta haiei buruzko informazioa ezagutzeko. 

“Iraun” adineko pertsonekiko solasaldietatik abiatuta sortutako proiektu eszenikoa da. Bertan hainbat disziplina artistiko bilduko dira, besteak beste, dantza garaikidea eta dantza bertikala. 

Proiektuen pertsona sustatzaileak ondorengoak dira: Kerman Sanjuan, Juan Ignacio Llorente eta Gaizka Urkizo (Gomuta); Jorge eta Alvaro Robledo eta Ander Gallego (Socialdog); Maitane Sarralde (Iraun) 

Proiektuek hurrengo zenbatekoak jasoko dituzte: 9.676,91 € “Gomuta” proiekturako; 8.923,09 € “Socialdog” proiekturako; eta 9.200 €ko kontratazioa “Iraun” proiekturako.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +