BERTAN BEHERA UTZI DIRA 2020KO GETXOKO HIRIKO UDALEKUAK
Gazteria Zerbitzuak antolatutako hiriko udalekuak bertan behera utzi dira
Getxoko Udalak Gazteria Zerbitzuak uztailean 5 eta 12 urte bitarteko umeentzat antolatu ohi dituen hiriko udalekuak bertan behera uzteko erabakia hartu du.
Ziurgabetasuna nagusi den honetan, erabakia hartzeko garaian, udalekuak langileentzat, haurrentzat eta familientzat era seguru batean egitea eragozten duten faktore guztiak aintzat hartu dira.
Hiru Aldundiek urtero antolatzen dituzten udalekuak bertan behera utzi ondoren eta EUDELek hiriko udalekuak bertan behera uzteko gomendioa egin duenetik udaleku ugari bertan behera utzi dira.