Aholkularitza psikologikorako zerbitzua

Bulego Nagusia

Martikoena kalean, 16. zenbakian (Alangoko anbulatorioaren alboan).
Telefonoa: 944660137
posta Elektronika
Ordutegia: Asteartea, 17.00etatik 20.00etara (garrantzitsua da hitzordua aurrez eskatzea)

Norentzat? 

Getxoko 13 urtetik 30 urtera bitarteko gazteak.

Getxoko gazteei beren zalantzak argitzen laguntzeko eta hainbat gairi buruzko gakoak emateko; besteak beste, autoestimuari, harremanetako segurtasunik ezari, tristurari, antsietateari, bikote-harremanetako zailtasunei, haustura batek eragindako sufrimenduari eta abarri. Azken horiek guztiak areagotu egin dira Covid-19 delakoak eragindako egungo egoeragatik.

Zertarako? 

Autoestimu arazoak, segurtasun falta harremanetan, tristura, antsietatea, arazoak bikote harremanean, sufrimendua haustura batengatik, etab. 

Hau ez da espazio terapeutiko bat. Entzuteko eta aholkatzeko doako gunea da, eta zure eskura jartzen dugu.

Gehienez 45 minutuko 4 saiotan eman ahal izango dizugu arreta, eta orientatzen saiatuko gara, zure baliabide pertsonalak mobilizatuz edo zure ondoezak konpontzen lagunduko dizuten zerbitzu espezializatuen berri emanez.

Kontaktuan gaudela, eta eskaintzen dizugun zaintzaren parte gisa, zure edo beste pertsona batzuen osasun fisikoa arriskuan jartzen duten egoerak daudela ikusiz gero, dagokion persona edo erakundeari jakinaraziko diogu, zure egoera kudeatzen laguntzeko.

Eskerrak eman nahi dizkizugu hitzartutako saioetakoren batera joaterik ez baduzu telefonoz/WhatsApp 685704118 edo posta elektronikoz: aholkularitzapsikologikoa@getxo.eus

Deskargatu hemendik jarduerak egokitzeko protokoloa eta adin txikientzako baimen orria 

Nola? 

Hitzordua eskatuz whatsapp edo telefono bidez 685704118 zenbakian edo  helbidea idatziz. 

Informazio orria


Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +