2018/11/5
Udaleko lorezaintza zerbitzuak ibilgailu flota eta erreminta elektriko berriak dauzka, Getxoko Udala beren zerbitzuak garai berrietara egokitu eta ingurumena etengabe hobetzearen alde egiten ari den apustua indartzen dutenak. Tresna isilagoak dira, jasangarriagoak, zarata gutxiago egiten dutelako eta, hortaz, hiritarrei enbarazu gutxiago.
Hain zuzen ere, sei ibilgailu elektriko berri gehitu dira ibilgailu-flotara eta, halaber, erreminta berriak erosi dira, hauek ere elektrikoak, heskaiak moztekoak (10 ale), pertika erako heskaiak inaustekoak (1), sasi-garbitzeko makinak (12), hosto-haizagailu (14), motozerrak (4) eta jorratzeko tresnak (4).
Ibilgailu eta tresna berriei esker, aldaketa handi bat gertatzen da, zerbitzua ematerakoan zaratak asko gutxitzen direlako eta berotegi-efektuko gasen emisioak txikiagotzen direlako. Pixkanaka ari dira era horretako ibilgailuak gehitzen, oraindik erregai fosilekin dabiltzan ibilgailuak erreserban daudelako, oraindik alternatiba elektrikorik ez daukatelako edo oraindik erabiltzeko moduan direnez ez delako unea horiei baja emateko; horrenbestez, ibilgailuak pixkanaka gehitzearekin batera zerbitzuarentzat ekonomikoki jasangarri izatea ahalbidetzen da. Joseba Arregi Hirigintza zinegotziak adierazi du “flota jasangarriagoa daukagu, hiritarren erreklamazio eta eskakizunei erantzuteko, batez ere, zarata gutxitzeko eta zerbitzuak egin beharreko uneei egokitzeko”. Arregiren arabera, erabakia da udal zerbitzuetako egungo ibilgailuen ordez, ohiko erregai fosilak kontsumitzen dituztenen ordez, beste energia batzuk erabiltzea, ingurumen aldetik jasangarriagoak direnak, hala nola, elektrikoa, hibridoa eta GNK (Gas Natural Konprimatua), ibilgailu eta makina pisutsuekin.
Lorezaintza zerbitzuan 40 profesional inguru ari dira lanean, aurtengo martxoaz geroztik, besteak beste, parke eta lorategiak, oinezkoen babesguneak, estratak, udalaren orube eta lursailak, herri ikastetxeetako berdeguneak, Bolueko Hezeguna, jardinerak eta arbola-lerroak zaintzeko.
Herritarrek modu oso positiboan baloratzen dute zerbitzu hau, Udalak agindutako gogobetetasun-maila ezagutzeko azken inkestak ondorioztatu duenez; batez besteko nota, 10etik 7,7 puntukoa da.