Getxo udalerriko bideetako zuhaitzen kudeaketa

zuhaitzak

Getxoko udalerriko kale, parke eta lorategietako zuhaitzei egin ohi zaizkien jarduketak hauexek dira, labur-labur:

  • Lerrokatutako zuhaitzen txorkoetako belar txarrak garbitu eta kontrolatu. 6.000 zuhaitz baino gehiago daude.
  • Belar txarrak kendu, ez da frogatu enbor-lepoan belarrak dauden kasu guztietan zuhaitz helduaren garapena kaltetu egiten denik. Hala ere, Getxoko udalerrian estetika kontuengatik egiten da; belarrak esku-tresnekin kendu ohi dira, baina belarrak kimikoki kentzeko aukera ere badago .
  • Ureztatzea, orokorrean hiriko zuhaitzak ez dira ureztatzen, landatu berriak izan ezik. Horregatik, oso garrantzitsua da zuhaitz-espezieak ondo aukeratze eta landatze fasean lurzorua ondo prestatzea.

    Bestalde, esandakoa gorabehera, ohikoa da larrialdiko ureztatzeak egitea, lehorte aldietan batez ere.

    Zuhaitz gazteak maiz ureztatu behar dira, bereziki lehenengo bi urteetan; hurrengo bi urteetan ureztatze bakoitzaren arteko denbora luzatzen joango da.
  • Espaloietako txorkoetan eta berdeguneetan hazitako zuhaitzak zurkaiztu, hala behar badute edo gazteak badira.
  • Oinarriko kimuak sustraietatik kendu, baita enborreko berezko kimuak ere. Espaloietako txorkoetan eta lorategi publikoetan hazitako zuhaitzen enborrak garbitu.
  • Zuhaitz guztiak zaindu eta kontrolatu izurrite eta gaixotasunik ez dutela bermatzeko, izurrite eta gaixotasunen eraginaren jarraipena egingo da eta eraginak gomendatutako atalasea gainditzen badu, tratamendu fitosanitarioak aplikatuko dira.
  • Oinezkoei kalte egiten dieten edo trafiko-seinaleak, semaforoak, argiteria edo trafikoa oztopatzen duten azpiko adarrak igo edo jaitsi. Udan egiten da, eta bereziki espaloietan dauden eta hostoak garatu dituzten ia platano guztietan egiten da. Udaberriko inausketa izango da, baldin eta landare jarduera aldian egiten bada eta hostotza guztia mozten bada.
  • Zuhaitz garaien egituraren egonkortasuna zaindu eta kontrolatu, landarearen aldi guztietan aztertuko da usteltze-fokuen garapena, hostoak gutxitu diren ala ez, enborraren makurdura eta zuhaitza begiz aztertzean zuhaitzaren egituraren, inguruko pertsonen eta gauzen segurtasuna arriskuan daudela adierazten duen edozein zantzu.

    Egoera arriskutsu bat dela ikusten bada, Udaleko Zerbitzu Teknikoei berri emango zaie, zuhaitza eraitsi ala kontserbatu behar den erabaki dezaten, edota, kasuan kasu, beharrezko neurri zuzentzaileak har ditzaten.

    Hur-hurreko arriskua dagoen egoeretan, prebentzioz jokatuko da eta, ondoren, aipatutako zerbitzuei berri emango zaie.

    Gauza bera egingo da arriskua zuhaitz oso batek sortu beharrean, adar edo zuhaitzaren zati batek sortzen duenean.
  • Zuhaitzak moztea. Afektazio berezi bat dagoela zehazten denean, kaltetuta dauden zuhaitzak sendatu ezin badira, aldaketa bat egingo da toki publikoan eta zuhaitzak kenduko dira.
  •  Zuhaitzak birlandatzea. Berdeguneak bete badira, birlandatzeko garapen eta hazkuntza baldintza egokietan dauden zuhaitzak brilandatuko dira, baldin eta bizirik iraungo dutela eta etorkizunean aurrera egingo dutela bermatuta badago.
  •  Zuhaitzak landatzea. Batez ere, kaleetan lerrokatutako zuhaitzen artean arazoak dituzten zuhaitzak berriz jartzea hartzen du kontuan, arrazoi desberdinak direla medio hil edo jatorrizko tokitik desagertzen badira. Oro har, berrehun bat zuhaitz landatzen dira urtero. Zenbaitetan, zuhaitzak ez dira istripuengatik, ekaitzengatik edo heriotza fisiologikoengatik aldatzen, izan ere, batzuetan kokapenegatik, hazkuntza ohiturengatik eta sortzen dituzten arazo eta eragozpenengatik aldatzen dira eta espezie egokiagoak aukeratzen dira.

    Egokitzat jotzen da udalerrian landatuko diren zuhaitzak aukeratzeko unean erabili ohi diren irizpideak zeintzuk diren azaltzea; honako hauexek dira:

- Espaloietan:

  1. Adaburuaren hazkuntza mugatua duten espezieak aukeratu, sistematikoki inausi behar ez direnak, gainera, horri esker ez zaie apaintzeko gaitasuna murriztuko.
  2. Apaingarri kutsua duten espezieak, bai koloreengatik, bai balio estetikoak gehitzen dieten lore eta fruituak izateagatik.
  3. Sustrai oso luze eta bihurriak ez dituzten espezieak, gutxi aldatzen direnak; espaloietan, ibilgailuentzako bideetan, kanalizazioetan, zerbitzuetan, etab. kalterik ez egiteko.
  4. Denborak aurrera joan ahala hostoen ekoizpena mugatua dutenak eta tamaina eta ezaugarri zehatz batzuk dituztenak, estolda-zuloetan eta espaloietan gehiegi pilatu ez daitezen, inor irristatu ez dadin, etab. Platanoa adibidez.
  5. Izurrite eta gaixotasunak jasaten dituztenak. Ezaugarri horri esker udalerri barruan hain mugatuta dagoen tratamenduaren beharra murrizten da. Batzuetan izurritea edo gaixotasuna gogaikarria da erabiltzaileentzat, zuhaitza orekatu eta arazoarekin bizitzeko gai bada, ondorioek biztanleak gogaitzen dituzte. Adibidez: landare zorriak ezkietan, oidioa platanoetan....
  6. Zenbait auzotan existitzen diren espezieak mantendu, auzokideek jada onartu dituztelako eta udalerriak beti izan duen irudiaren parte direlako (platanoak Negurin, Angel etorbidean; ezkiak Santa Anan eta Zugazarten, makalak izen bereko kalean...

- Berdeguneetan:

  1. Egitura egonkorrarekin, bolumenarekin eta simetriarekin garatzen eta aldatzen diren espezieak. Adaburu harmoniatsua eta apaintzeko gaitasuna dutenak.
  2. Jada dauden espezieekin harmonian egongo diren espezieak.
  3. Tamaina handiko espezieak, estetikoki egokitzen badira.
  4. Garatzeko gaitasuna eta bolumena kokatuko diren tokiaren araberakoak izango dira, etorkizunean gertatu ahal diren arazoak aurreikusteko.
  5. Kolore aldakorrekoak, denborak aurrera joan ahala itxura ere aldatu dadin.
  6. Hosto iraunkorrak eta hosto erorkorrak nahasi.
  7. Apaingarriei dagokienez, lore eta fruitu erakargarriak dituztenak.
  8. Bertako espezieak edota interes organoleptikoko fruituak ematen dituztenak, ezagutzen ez duten gazteei landa-eremuko kultura "hurbiltzeko" helburuarekin (gaztainondoa, pikondoa, haritza,...).
  9. Bereziak diren eta erraz egokitzen diren espezieak, oraindik ere, udalerrian horrelakorik ez badago, udalerrian arboreto txikiak sortzeko.
  • Inausketa, Getxoko udalerriko zuhaitzak zaintzeko lanen artean oinarrizko jarduketa bat da. Hala ere, eta behar ezberdinak ikusita, printzipioz, bi inausketa mota bereizten dira zuhaitzaren kokapenaren arabera:

- Lerrokatutako zuhaitzak.

- Berdeguneetako zuhaitzak.

- Lerrokatutako zuhaitzen inausketak. Modu sistematikoan egiten dira espaloietan hazitako espezie batzuetan, hots, adaburua kalterik egin gabe garatzeko aukera gutxi dutenetan. Espezie horietan urte osoan zehar hazi diren adarrak moztuko dira, enbor nagusiaren egitura eta zuhaitzaren gurutzearen adar nagusiak bakarrik utziko dira. Platanoak (3.283 zuhaitz), lizar-astigarrak (410 zuhaitz), ligustrumak, tamarizak, etab.

- Aske hazten diren zuhaitzen inausketak berdegune eta kaleetan. Ez dira sistematikoak, espazioen segurtasuna edota zuhaitzaren egitura arriskuan jartzen badira egiten dira bakarrik, baita argiteria, etxebizitzak etab. oztopatzen badituzte. Behar-beharrezko kasuetan bakarrik egiten dira, beraz, ez dira egingo zuhaitzek, garatzeko toki nahiko badute, espero zen apaindurazko potentzialera heltzen badira eta eskaintzen dituzten ingurumen eta gizarte onurak lortzen badituzte. Inauketa horiek zuhaitzaren egitura egonkorra eta osasuna mantentzeko irizpideekin egiten dira, eta espezie, adin, garapen maila, kokapena eta hezkuntza baldintzetara egokitu behar dira: gainera, kontuan hartu behar dira osasun-egoera, usteltze-fokuak edo beste arazoen zantzurik badago.

Mota honetako 100 inausketa egiten dira urtero eta arrazoi ezberdinengatik egiten dira.

Ustezko horietan hiru inausketa mota ezberdindu behar dira:

  1. Saneatzea adaburua: Apurtuta, lehor edo gaixorik dauden adarrak eta inguruko beste adar batzuekin lehian daudenak kentzea. Azpiko adarrak, Zuhaitzaren simetria bilatuko da, kokapenagatik berez sortzen diren hazkuntza ohitura txarrak kenduko dira.
  2. Adaburua murriztea: Arrisku faktoreak murrizteko zuhaitz multzo bati inausketa ez hain zorrotzak edo zorrotzagoak egitea aukeratuko da, hazkuntza ezaugarrien, asko hazi izanaren eta kokapenaren arabera. Aplikatzeko orduan ondo pentsatu eta hausnartu beharreko neurri gogorra da eta irizpide tekniko egokiak kontuan hartu behar dira.

    Esku-hartze partziala adaburuaren zati batean bakarrik egin daiteke, teilatu, etxebizitza etab. kaltetzen baditu.

  3. Eraketa-inausketa: Ezinbestekoa da behin betiko tokian landatuta dauden zuhaitz gazteei eraketa-inausketa egoki bat egitea.

    Zuhaitza gaztea denean eratzen da egitura, enbor gogor bat eta egiturazko adar sendoak lortzeko, adarrak kanpora zuzenduko dira, norabide guztietan eta modu egokian banatuko dira enbor osoan zehar: horrela, zuhaitz heldu baten egitura eratuko da.

Horrela, modu egokian eratutako zuhaitz gazteek egitura sendoa garatuko dute eta inausketa zuzentzaile gutxiago beharko dituzte heldu egiten doazen heinean.

Salbuespen gisa, eguraldi txarra dela-eta (ekaitzak) beste ekintza batzuk egin beharko dira zuhaitzak edo adarrak jaustean segurtasunari edo iraganbideari kaltetzen badira. Kaltetutako tokiak garbitu eta hondakinak kendu behar dira, beharrezkoa bada osorik kenduko da zuhaitza.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +