LIBURUTEGIAK TOPALEKU

Sarrera

2009an Eusko Jaurlaritzaren Kultura Sailak “LIBURUTEGIAK TOPALEKU” izeneko programa abian jarri zuen baliabidea sustatzeko Euskadin egun elkarrekin bizi diren hainbat kultura eta jatorritako pertsonen arteko integrazio-espazio modura, berdintasuna, tolerantzia eta aniztasuna bezalako balioak sustatzetik abiatuz.  BILTZEN, Eusko Jaurlaritzako Integrazioa eta Elkabizitzarako Zerbiztuak kide aktiboa da.

2009. urtetik Getxoko Udalak parte hartzen du Liburutegien Zerbitzuaren bidez eta Immigrazio Kultur artekotasun Unitatearekin lankidetzan

Programa arrakastatsua gertatzeko oinarrizko alderdi bat immigrazio eta kultur artekotasunaren eremuko elkarte-sarearen partaidetza da, lan egin nahi dugun nazionalitate edo kulturen erakunde esanguratsuena bereziki. 2014. urtetik Getxoko Etorkinak Plataforma, elkarteen federazioa, lantaldearen partaide egonkorra da.

 


Programaren xedeak:

  • Liburutegiak udalerrian dauden eta elkarbizitzan diharduten kultura eta jatorri guztietako pertsonen topagune eta bizikidetza espazio gisa sustatzea, berdintasuna, tolerantzia eta aniztasuna oinarri hartuz.
  • Kultur baliabideak udalerriko biztanleria osoari hurbiltzea, batez ere migratu duten eta euren bizilekua Getxon kokatu duten atzerritarren kasuan.
  •  Migratutako komunitateen herrialde nagusien ondare kulturala, arte sorkuntza eta ekoizpena nabarmentzea, getxotar guztiei genero guztietako adierazpenak hurbilduz (musika, zinema, literatura, komikia, argazkigintza...).
  • Munduko beste herrialde eta eskualde batzuetako testuinguru politiko, ekonomiko, sozial eta kulturalari buruzko gogoeta, eztabaida eta jakintzarako espazioak sortzea.

 

 

Zer tresna ditugu?:

  • Atzerriko herrialde eta kulturetako (haurrentzat, gazteentzat eta helduentzat) funts bibliografikoak (literatura, komikiak, saiakera, hizkuntza ikasteko metodoak, hiztegiak) eta zinema nahiz musikako funtsen bereganatzea.
  • Gida bat egin eta banatzea jasotako baliabideekin eta materialen aldi baterako erakusketa bat liburutegietan bertan. Aurrez argitaratutako gida batzuk igortzen ditut, erantsita..
  • Liburutegietan eta beste zenbait espaziotan hainbat ekintza egitea (antzokiak, zinema-aretoa, espazio publikoa…):
    • Erakusketak (argazkia, pintura, informazio-taulak…)
    • Hitzaldiak (kulturalak, historikoa, soziala, ekonomikoa…)
    • Ipuin-kontalariak (jatorrizko eta erreferentziazko hizkuntzen profesionalak bertan egonik)
    • Tailerrak (gastronomia, eskulangintza, folklorea…)
    • Folklore-agerraldiak (emanaldiak espazio publikoko agertokietan …)
    • Zinema-proiekzioak (ikasgelako aretoetan edo Zine Klubarekin akordioa lortuz)
    • Udalerriko ikastetxeen bisitak.
  • Atzerriko biztanleek liburutegiak ezagutzeko eta erabiltzeko xede duten bideoak lantzea.

Noiz egiten da programa?

2009. urtetik, Liburutegien Nazioarteko Egunetik (urriaren 24tik) Migratutako Pertsonen Nazioarteko Egunera arte (abenduaren 18ra arte) jarduera-egitarau oparoa egiten dugu herrialde zehatz batean oinarrituta.

2015. urtean programa urte guztian zehar gauzatzea erabaki dugu eta herrialde zehatz batean oinarritutako dinamika aldatu dugu, aniztasuna modu orokorrago batetik lantzeko.  Gauzak horrela, hemendik aurrera Getxoko Liburutegietan kultur arteko bizikidetza baloreen sustapenerako egiten diren jarduerek honako zigilua izango dute:

 

Harrera Gida: LIBURUTEGIAK TOPALEKU

Aurtengo edizioa eta joan diren edizioak:

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +