Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako VII. Jardunaldiak

Martxoak 21. Arraza-diskriminazioaren aurkako nazioarteko eguna

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Saharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.

Getxoko Udalak eta Getxoko Etorkinak biltzen dituen Plataforma osatzen duten Elkarteek data hori gogora ekarri nahi dute, Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako VII. Jardunaldien bidez. Ban Ki-moon, Nazio Batuetako idazkari nagusiak esandako hitzak zabaltzeko une ezin hobea da: “Gorazarre egin dezagun (...) gure ahaleginez arrazakeria eta arrazagatiko bereizkeria forma guztiak ezabatzeko. Alda ditzagun asmo onak arau juridikotan eta beraiek betetzeko asmotan. Batez ere estimatu dezagun gizadiaren aniztasun aberatsa, errespeta dezagun gizaki guztion duintasun eta berdintasuna”. Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak oinarrioinarrizkoak dira arrazakeriaren, arrazagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta antzeko intolerantzia-moduen kontrako borrokan.

Kultura arteko elkarbizitzaren eta udalerriko kohesio sozialaren oinarrizko printzipioak ere badira. Zentzu horretan, ondorengo ekintzen bidez herritarren gogoeta kritiko eta konstruktiboa sustatzea da gure helburua

Etorri eta parte hartu!

Egitaraua

Martxoak 23 asteaskena

  • Bakeaz elkarteak egindako atzerritar jatorrizko etorkinen elkarteei buruzko Diagnosiaren Aurkezpen. Sara Maza (Ikerketaren koordinatzaile teknikoa). Maria Giulia di Carlo (ikertzaile nagusia). Getxoko Etorkinen Plataforma. realizado por BAKEAZ (Informe).
    Haurtzaindegi zerbitzua: 944 660 151 telefonoan inskriba zaitez (mezua utzi dezakezu).
    Kultur Etxea.
    Billamonte kalea 8, Algortako Metroa.
    19:30.

Martxoak 25, ostirala

  • Zinea: "Amador"
    Zuz.: Fernando Leon de Aranoa
    Marcelak, kanpotik etorritako emakume gazte bat da. Amador, ohean bizi den agurea, zaintzen lan egiten du. Bere heriotza dela eta, lanik gabe geratzen da, eta hori jasan ezina da.
    Andres Isasi Musika Eskola.
    Mesedeetako Kalea 6. Areetako Metroa.
    21:00.
    2,90 €

Martxoak 26, larunbata

  • Kulturartekotasunaren Jaia
    Getxoko Etorkinen Plataforma osatzen duten elkarteen eskutik.
    Adin guztientzako. Taillerrak, gastronomiak, dantzak, bertatik eta kanpotik (Bolivia, Filipinak, Maroko…)
    Zabala Ikastetxea.
    J.B Zabala kalea 3, Algortako Metroa.
    17:30 ­ 19:30

Martxoak 30, asteaskena

  • Atzerritartasun Legeari buruzko saio informatiboa
    BILTZEN zerbitzuko abokatu batek atzerritartasunaren gaineko araudiari eta zure bizitzaren eredu desberdinetan eraginari buruzko zure gal derei erantzungo dizkie (bizitzeko eta lan egi teko baimenak, familiak biltzea, nazionalitatea, …)
    Kultur Etxea.
    Billamonte kalea 8, Algortako Metroa.
    19:00.

Martxoak 31, osteguna

  • Emakumeentzako jabekuntza eskolaren baitan, Emakumeen artekokultur arteko elkarrizketa bostgarren saioa egingo da. Emakume batzuk autoestima gehiago edo gutxiago izango dugu jaiotzeherriaren arabera? Mitoak eta egiak. Zatoz, elkarrekin hausnartu behar dugu kontua. Gurekin izango dira Norma Vazquez (Sortzen).
    Dinamizatzailea: Cony Carranza.
    Haurtzaindegia zerbitzua: eman izena honako
    telefonora deituta: 944 660 136 (mezua utzi
    dezakezu)
    Kultur Etxea.
    Billamonte kalea 8, Algortako Metroa.
    19:00.

Bagaude Facebookean!

Martxoaren 15etik gure Facebookeko perfila martxan dago.
Kulturartekotasunaren elkargunea sortzeko asmoz jaio da.
Etor zaitez eta guztion artean osa dezagun kulturen artean bizi den hiria.
Zure lagunen artean jarguzu eta interesatzen zaizun informazioa jasoko duzu!: Kulturen Artean Getxo.

Aniztasunaren aldeko, bazterkeriaren aurkako irakur gida

Getxoko Kultur Etxeak liburutegien erabiltzaileentzako materialen eskuko gida prestatu du. Getxoko liburutegietan edo hemen topa dezakezu.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +