Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako VI. Jardunaldiak

Martxoak 21. Arraza-diskriminazioaren aurkako nazioarteko eguna

Martxoaren 21a arrazakeriaren kontra lan egiteko konpromisoa berriztatzeko data dela gogorarazten dute Nazio Batuek. Egun horretan, 1960an, apartheidaren legeen kontra protestatzeko Hego Afrikako Saharpeville hirian burutzen ari zen manifestazio baketsu baten aurka tiro egin zuen poliziak.

Getxoko Udalak eta Getxoko Etorkinak biltzen dituen Plataforma osatzen duten Elkarteek data hori gogora ekarri nahi dute, Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren kontrako VI. Jardunaldien bidez.

Berdintasunaren eta diskriminazio ezaren printzipioak erabat funtsezkoa dira giza eskubideen nazioarteko arau guztietan; zentzu horretan, oinarri-oinarrizkoak dira arrazakeriaren, arrazagatiko diskriminazioaren, xenofobiaren eta antzeko intolerantzia-moduen kontrako borrokan. Kultura arteko elkarbizitzaren eta udalerriko kohesio sozialaren oinarrizko printzipioak ere badira.

Arrazakeria, arrazagatiko diskriminazioa, xenofobia eta antzeko intolerantzia-moduak prebenitu, borrokatu eta erradikatzea egin beharreko garrantzitsuak dira erabat; guztiz oinarrizkoak kohesioa sustatu eta komunitateen arteko tentsioei irtenbide baketsua emateko. Zentzu horretan, ondorengo ekintzen bidez herritarren gogoeta kritiko eta konstruktiboa sustatzea da gure helburua.

Etorri eta parte hartu!


Egitaraua

Martxoak 25, osteguna 19:00

  • Emakemeentzako jabekuntza eskolaren baitan, emakumeen arteko bigarren kultur arteko elkarrizketa saioa egingo da: “EAEko emakume etorkinek Etxeko Enpleguan bizi duten errealitatea. Mendeko pertsonen zaintza”.
    Silvia Carrizo izango dugu gure artean, Malen Etxea Elkarteren“Manos que mueven el mundo” azterlanaren egilea. Bai eta Etxeko Emakume-langileen Elkartea ere.
    Koordinatzailea: Ana Murcia
    Kultur Etxea Villamonte
    Villamonte kalea 8,
    Algorta.


Haurtzaindegia behar izanez gero: eman izena honako telefonora deituta: 944 660 136
e-maila bidez: berdintasuna@getxo.net

Martxoak 26, ostirala, 19.00

  • SOLASALDIA: LANGILE ETORKINEN INTEGRAZIOA.
    Luis Miguel Pariza Europako Batzorde Ekonomiko eta Sozialeko kontseilaria Langile etorkinen integrazioari buruzko irizpenproiektuaren hizlaria.
    Aurkezpena: Xabier Aierdi, IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiaren zuzendaria.
    Kultur Etxea
    Villamonte kalea 8, Algorta
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +