Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako V. Jardunaldiak

Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako V.Jardunaldiek errealitate anitzaren alde positiboak azpimarratuko dituzte

Gure gizartean aniztasunak izango duen garrantzia nabarmentzeko helburuarekin, Getxoko Udaleko Inmigrazio eta Kulturaniztasuneko Unitateak aurten ere Aniztasunaren aldeko eta Diskriminazioaren aurkako V.Jardunaldiak antolatu ditu datorren martxoaren 21ean Nazio Batuen Erakundeak aldarrikatutako Arraza-Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna izango dela-eta. Ekitaldiak inmigrazio eta kulturaniztasunaren alorrean lan egiten ari diren hainbat elkarterekin batera (Adrebol, Berdintasuna, Malen Etxea, Perualde, Pagkakaisa, Arahma, Sikap edo Taldeka Lagunduz) antolatu dituzte eta Ellacuria Fundazioak berriro dinamizatu ditu.

“Sentsibilizazio, topaketa eta iritzi jardunaldi hauekin inmigrazioak udalerrian eragiten duen errealitate anitzaren alde positiboak agerian ipini nahi ditugu, aniztasun horrek kultur, hizkuntza, ohituretan eta bizitza ikusteko era desberdinetan duelako islada eta horrek, dudarik gabe, gizarte bezala aberasten gaitu” nabarmendu du aurkezpenean Imanol Landak, Getxoko Alkateak.“Beraz errealitate hori ezagutzearen bidez, gure jatorria edozein izanda ere, gizarte getxoztarra osatzen dugun pertsona guztion arteko elkar ezagutzaren bitartez, aniztasunaren balorazio positiboa egiten dugu eta hortik hasita errespetuzko elkarbizitzarako oinarriak jar ditzakegu, xenofobia eta arrazakeri jarrerak ekiditeko” gehitu du Alkateak. (Imanol Landa Getxoko Alkatearen adierazpenak)

Jardunaldien helburuak honako hauek dira: kulturen arteko bizikidetza eta sentsibilizazioa sustatzea ekitaldi batzuen bitartez; udalerrian dauden inmigranteen errealitatearen ezagutza erraztea eta baita horrek dakarren aniztasun kulturalarena ere; bertoko eta inmigranteen arteko topaguneak sortzeaeta baita elkarteen arteko iritzi guneak ere.

Jarrera diskriminatorioak ekiditearen aldera Udalak ezarritako helburuak eta konpromisoak gobernu taldeak eta inimigrazio eta kultur aniztasunaren alorrean lan egiten duten elkarteek adostutako testuan, agiri instituzionaleko proposamenean, agertzen dira. Hori martxoaren 27ko osoko bilkuran izango da mahai gainean. (Imanol Landa Getxoko Alkatearen adierazpenak adierazpena)

Ekitaldien egitaraua

Datorren ostegunean, martxoaren 19an, “Variaciones sobre Rosa Parks” antzezpena izango da Areetako Andres Isasi Musika Eskolan, Cambaleo Teatro taldearen eskutik. Istorioa Rosa Parksen hausnarketa eta barne elkarrizketen ingurukoa da. Rosa Parks, emakume beltz amerikarrak segregazio garaian autobus batean pertsona zuriei eserlekua uzteari ukatu zion.

Emakume horrek jostuna zen eta 1955ean atxilotu zuten eta 14 dolarreko isuna jaso ere. Heriotz mehatxu ugari izan zituen eta azkenean lanetik kaleratu zuten. Bere atxiloketak garraio publikoen kontrako boikota eragin zuen. “Montgomeryko Garapeneko elkartea sortzea ere ekarri zuen. Horrek Martin Luther King bozeramale aukeratu zuen. Protestak 1964ean amaitu ziren arraza diskriminazioa debekatu zuen Giza eskubideen Akordioarekin” azaldu du Elena Coriak, Gizarte Zerbitzuetako zinegotziak. (Elena Coria Gizarte Zerbitzuetako zinegotziaren adierazpenak)

Bestalde, datorren martxoaren 27an, ostiralean, “Immigrazioarekiko tolerantziaren indizea euskal gizartean” hitzaldia izango da Jose Antonio Oleaga, IKUSPEGI Immigrazioaren Euskal Behatokiako bozeramalearen eskutik.

Apirilaren 3an 2008ko abenduan izandako World Cafe-ko ondorioen aurkezpena izango da.60 bat lagunek parte hartu zuten World-Kafe Bizipenekin” izeneko ekimen berritzailean. Orduan 9 mahai-inguruetan immigrazioari buruz hitz egin zuten eta bertan immigrazioko zein nazioarteko arloetako ordezkariak egon ziren.

Azkenik, apirilaren 4ean, larunbatean, adin guztientzako Kulturarteko jaia izango da Areetako Eskola Plazan. Udalerrian dauden komunitateen arteko topaketetarako eta euren adierazpen artistiko eta folklorikoetarako gunea izango da.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +