Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako IV. Jardunaldiak

Martxoak 21. Arraza-diskriminazioaren aurkako nazioarteko eguna

Jarduerak

Zinea

  • 14 KILÓMETROS, Gerardo Olivaresena. Apirilak 9 (asteazkena). 19:30etan Getxo Antzokia. Basagoiti kalea 77. Algorta. Salneurria: 2,90 €.
    14 kilometro Afrikatik Europara dagoen tartea da, baina Afrikako milioika lagunen ametsetarako dagoen oztopoa ere bada, Mendebaldea goseari eta txirotasunari ihes egiteko irteera bakartzat ikusten baitute. Hiru gazterekin batera bidaia luzea eta arriskutsua egingo dugu Saharan barrena komunikabideek inoiz erakusten ez dutena ezagutzeko xedez.

Tailerrak

  • Ipuin-kontalaria kultur artekotasun eta bakerako tresnatzat. Hizlaria: Boni Ofogo. Erromoko Kultur Etxea. Ezequiel Agirre kalea 13. Apirilak 5 (larunbata). 10:00etatik 13:30etara. Doako izenematea Getxoko Udalaren Gizarte Zerbitzuen 94 466 01 30 telefono-zenbakian. 25 plaza. Getxon bizi diren pertsonek lehentasuna izango dute.
  • Idazkerra arabiarra. Hizlaria: Alrabetah Euskal Zentru Arabiar-Libiarra. Apirilak 11 (ostirala). 18:00etatik 20:00etara. BBK Zaharreko Aretoa, Torrene kalea, Algortako Etorbidearekiko izkinan. Plazen erreserba: Telf .: 94 430 67 44
  • Kultura islamiarrari hurbilpena. Hizlaria: Alrabetah Euskal Zentru Arabiar-Libiarra. Apirilak 18 (ostirala). 18:00etatik 20:00etara. BBK Zaharreko Aretoa, Torrene kalea, Algortako Etorbidearekiko izkinan. Plazen erreserba: Telf .: 94 430 67 44
  • Neskak eta mutilak, aniztasunean jolasten eta ikasten (gehienez 12). Ludoteka. Eskoletako Plaza, Areeta. Apirilak 12 (larunbata). 10:00etatik 13:30etara. Munduko ipuinak: 10:00etatik 11:15etara. (Latinoamerika, Afrika eta Asia -ekialdekoa eta arabiarra-). Elastikoen gaineko idazketa tailerra: 11:15etik 13:30era.

Erakusketa

  • Islama, guztion ondare. Kultura Islamikoaren Fundazioak antolatuta eta Alrabetah Euskal Zentru Arabiar-Libiarrekin elkarlanean. BBK Zaharreko Aretoa, Torrene kalea, Algortako Etorbidearekiko izkinan. Apirilaren 3tik 19ra. Astelehenetik ostiralera: 17:30etatik 20:30etara. Larunbata eta igandea: 12:00etatik 14:00etara eta 17:30etatik 20:30etara. Bisitaldi gidatuak ikastetxeetarako goizeko ordutegian. Jarri harremanetan Alarabetah elkartearekin. (Telf .: 94 430 67 44).

Adin guztietarako kultura arteko jaia

  • Apirilak 5 (larunbata). J.B. Zabala ikastetxeko patioa, Algorta (Metroko geltokiaren ondoan). 17:00etatik 21:00etara.
    Hasierako hitzaldia Getxoko elkarteen aldetik
    Kultura arteko jokoak neska eta mutilak: Munduari Bira Jolasean eta elastikoen gaineko idazketa tailerra.
    Dantzen eta musikaren programa: ADREBOL, BERDINTASUNA eta PAGKAKAISA dantza taldeak.
    Txalapartaren erakustaldia UK TEST taldearekin.
    Afrikako musika eta dantza KALABAZA GRANDE taldearen eskutik.
    Erakusketak.
    Munduko gastronomien doako dastatzea, Elkarteek eginda.
    Elkarteen eta getxoko immigrazio atalaren materialak, jarduerak eta programak zabaltzeko espazioa.

Hitzaldiak

  • Mundua mugiten duten eskuak: emakume atzerritarren etxeko lanean. Hizlaria: Silvia Carrizo (Malen Etxea elkartea), Comillasko Unibertsitateak saritutako azterketaren egilea, Madril, 2008. urtean. Nagusien Etxeko ekitaldi gela. Lope de Vega kalea 12, Erromo. Haurtzaindegiko zerbitzua egongo da. Apirilak 3 (osteguna). 19:00etan.
  • Familia elkartzeari ekiten dioten etorkinak. Hizlariak: Itziar Andetxaga: CEAR Euskadi, Itziar Fernández: Asociación Vasco Navarra de Terapia Familiar - AVNTF, Tinixara S. Guanche: Asociación Vasca de Mediación Social Intercultural – Bitartegune, Nagusien Etxeko ekitaldi gela. Lope de Vega kalea 12, Erromo. Haurtzaindegi zerbitzua egongo da. Apirilak 10 (osteguna). 19:00etan
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +