Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako III. Jardunaldiak

Darraza Bazterketa Desagerrarazteko Nazioarteko Egunak
Aniztasunaren alde, bazterketen kontra

Arraza Bazterketa Desagerrarazteko Nazioarteko Egunak Sharpeville-ko sarraskiko biktimak gogorarazten ditu. 1960ko martxoaren 21ean, Hego Afrikako poliziak apartheidaren aurkako 69 manifestari baketsu akabatu zituen. Tragedia hori arrazakeriaren aurkako borrokan mugarri garrantzitsua izan zen. Baina berrogei urte baino gehiago pasa direnean, arrazakeria, xenofobia eta intolerantziako gainerako moduek oso arazo larriak izaten jarraitzen dute.

Arrazakeriaren aurkako nazioarteko egun honetan, adierazi gura dugu aukera ezin hobea dugula udalerriaren garapena lantzeko, kultura ezberdinen arteko topaketak dakarren aberastasunetik. Getxora etorkinak etortzen direnean, pertsona guztiak inplikatu behar gara, etorkin guztiak gure gizartean sartzea errazteko, eta bizikidetza eredu tolerante, solidario eta bateratua bermatzen laguntzeko.

Jardunaldi hauetako mezua bikoitza da: Aniztasunaren alde, bazterketen kontra. Izan ere, atzerritarrak datozenean, getxotar gizartea ekonomikoki, sozialki eta kulturalki aberasten da, eta gure bizikidetza berdintasunaren eta bazterketa ezaren funtsezko printzipioan oinarritzen da, Giza Eskubideen Adierazpen Unibertsalean jasoa.


Egitaraua

Zinea

  • Asteazkena, martxoak 21, 19:30etan. Zine-kluba. Getxo Antzokia (Algortako Metro geltokia)
    • Film laburra: "Hiyab". Zuz.: Xavi Sala. Fátimak bere irakasleari aurre egingo dio, ez duelako islamiar beloa kendu nahi.
    • ""Un franco, 14 pesetas". Zuz. Carlos Iglesia
      Espainia. 1960. Bi lagun, Martín eta Marcos, Suitzara joango dira, lan bila. Familiak Espainian utziko dituzte eta bizimodu berri bateranzko bideari ekingo diote, aurrerapenaren eta askatasunen Europan. Han oso mentalitate ezberdina aurkituko dute. Fabrika batean mekaniko lanak egin beharko dituzte, eta herri industrial txiki batean bizi.
    • Gero hitzaldia egongo da, BILTZENek dinamizatua.
  • Ostirala, martxoak 23, 22:00etan. Cinema Paradiso. Getxo Antzokia (Algortako Metro geltokia)
    • Film laburra: "Miradas sin excusas". Getxoko gazteek, bertokoak eta kanpokoak, eginiko dokumentala, Getxo Folk 2006 Jaialdiaren barruan. Zine dokumentalaren tailer baten emaitza da, Getxo udalerria bezalako ingurune anitz batean bizikidetzaren giltzarriak aurkitzeari buruzkoa. Lana kolektiboak berak aurkeztuko digu.
    • "Quinceañera" (jatorrizko bertsioa, azpitituluekin) Zuz. Richard Glatzer / Wash Westmoreland. Zer gertatzen da nerabeen sexualitateak, tradizioek eta etxebizitzen prezioek elkarren aurka jotzen dutenean? Istorio hau arraza, klase eta sexu tentsioen gainekoa da, Estatu Batuetan, eraldaketa betean murgilduta dagoen auzo latino batean.


Argazki erakusketa Billamonteko Kultur Etxea.

Martxoaren 20tik 31ra.
José Criado Lorenzo argazkilariak Boliviako gobernuz kanpoko zenbait erakunderen laguntza jaso du herrialde horretako emakumeen errealitatea islatzeko, biziraupenaren egunerokotasunean. Boliviaren beste aurpegia erakusten digu: Bolivian bizikidetzako espazioa eraikitzeko eta euren eskubideak errespetarazteko egunero borrokatzen diren emakume anonimoen ahalegina.

Kulturen arteko topaketaren tailerrak

  • Asteartea, martxoak 20. 18:30etan. Billamonteko Kultur Etxean.: Emakume langilearen begiradari buruzko bideo-foruma eta euren bizimodua hegoaldean (BOLIVIA), Malen Etxea elkartearen eskutik. .
  • Osteguna, martxoak 22, 18:00etan. Nagusien Etxea, Romo (Lope de Vega 12, Areetako metro geltokia): Mahaingurua: Emigrantearen oroimena Bertoko eta atzerriko pertsonen testigantzak. Jatorrizko herria utzi eta atzerrian bizimodu berria hasteko esperientzia bizi izan dute edo haien hurbileko batek bizi izan du. Getxon inmigrazioa lantzen duten elkarteen laguntza jasoko dugu. Kultura arteko luncha egongo da
  • Ostirala, martxoak 23, 18:00etan. Nagusien Etxea, Romo (Lope de Vega 12, Areetako Metro geltokia): Kontzertua eta dantzaldia musika tradizionalarekin, Grupo "Bolivia"-ren eskutik
  • Larunbata, martxoak 23, 17:00etan, J.B. Zabala Ikastetxe Publikoko patioan (Algortako metro geltokiaren ondoan).: Umeentzako (eta ume ez direnentzako) kultura arteko jaia Arraza Bazterketaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko espazioa, udalerriko umeei zuzendua (gomendatutako adina: 13 urte arte). Hauek dira udalerriko elkarteetako batzuek eskainiko dituzten tailerrak: txineraz idazteko tailerrak, arabieraz idazteko tailerrak, hennazko tatuajeak, munduko joko eta dantzak. Umeekin datozen pertsonek tea har dezakete. Kamerungo Boni Ofogo ipuin kontalari handia eta EGINTZA elkartea izango ditugu lagun. Pasten eta mendazko tearen artean, Afrikako ahozko tradizioa gozatu ahalko dugu, eta bizikidetzan eta aniztasunean aditutako pertsonekin hitz egin.
  • Sábado 23 de Marzo. 20:30 hs. Taberna Pippers en Plaza Satistegui (Metro Algorta): Ipuin kontalariak kandelen argipean Boni Ofogok bizikidetzarako ipuinak kontatuko dizkigu, kandelen artean.
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +