Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako II. Jardunaldiak

Arrazagatiko diskriminazioaren aurkako nazioarteko eguna (martxoak 21).
Aniztasunaren aldeko astea, diskriminazioaren aurka 2006. urteko martxoaren 20tik 26ra.

Arrazagatiko Diskriminazioaren aurkako Nazioarteko Eguna ospatzeko helburuz, Getxoko Udalaren Inmigrazio eta Kulturartekotasun Arloak hainbat ekitaldi antolatu behar ditu “Aniztasunaren alde, diskriminazioaren aurka” izenburupean. Horren helburua Getxoko hiritarrak kulturen arteko bizikidetzaren beharraren gainean sentsibilizatzea da, pertsona guztiek funtsean eskubide berberak dituztelako eta, horrela, diskriminazioko jarrerak desager daitezen prebenitu ahal delako.

Getxon bizi diren pertsona guztiek, edonondik etorrita ere, batzen dituzten gauza gehiago dituzte bereizten dituztenak baino. Oso balore, interes, ilusio, espektatiba, espazio eta ohitura antzekoak dituzte. Programatutako jardueren bidez, batzen gaituena, komunean duguna, nabarmendu nahi dugu, jatorriko kultura edozein dela ere, eta elkarrengandik bereizten gaituena ere bilatu nahi da elkar aberastearren. Programa honen xedea bizikidetzaren osagaiei buruzko eztabaida sustatzea da.

Programaren atal handia zinemari buruzkoa da, sentsibilizatzeko tresnatzat. Ken Loachen “Solo un beso” eman zen iaz. Zuzendari horren arabera, zinema mugimendu sozial edo politikoa ez bada ere, jendea gertatzen denaren erantzule egin dezake, gauzak, benetan, alda daitezkeen giroa sortzen lagun dezake. Horregatik, proiekzioaren ostean –bereziki asteazkenarena, Zinema Forum- mahai-ingurua egin nahi dugu, bertara etorkinak laguntzeko erakundeak gonbidatuko ditugu eta hauek, zalantzarik gabe, eztabaidarako osagai aberatsak emango dituzte.

Kultur arteko topaketarako tailerrak

  • Arabiar eta musulmanen Kultura Tailerra Euskal Arabiar Libiar Alrabetah Zentroaren ardurapean. Martxoak 21 (asteartea): 18:00etatik 20:00etara.
  • Dantza Tailerra (adin guztietara zabalik) eta Filipinetako Haur Jolasak, Pagkakaisa Elkartearen ardurapean. Martxoak 23 (osteguna): 18:00etatik 20:00etara.
  • Ekialde-motzaileen Dantza Tailerra Euskal Arabiar Libiar Alrabetah Zentroaren ardurapean. Martxoak 24 (ostirala): 18:00etatik 20:00etara.


Zinema Forum

  • Asteazkena. Martxoak 22. (Getxo Antzokia) 19.30etan. El tren de la memoria
    Zuzendaritza eta gidoia: Marta Arribas eta Ana Pérez. Urtea: 2005.
    Iraupena: 85 min. Generoa: Dokumentala.
    Aktoreak: Josefina Cembrero, Leonor Mediavilla, Victoria Toro, Heinz Seidel, Hans Peter Steber, Hedi Stoinski, Pedro Serrano, Virginia Sánchez, José Luis Leal, Juan Chacón, Álvaro Rengifo, Víctor Gano, Fernando Reinlein.
    Estreinaldia Espainean: 2005eko Maiatzak 27.

    Laburpena: Espainia. Hirurogeiko hamarkada: Bi milioi espainiar herritik atera dira premiak bultzatuta. Bere helmuga: Alemania, Frantzia, Suitza eta Herbehereak. Erdia ezkutukoak dira eta lan-kontraturik gabe bidaiatu dira. Ehuneko laurogeia alfabetatu gabeak dira. Horien aurrean bestelako hizkuntza eta ohituren horma altxatuta dago. Espainia. Gaur egun: Bestelako behartsu batzuek herri aberats bateko atea jotzen dute. Ia inor ez da beste istorioaz oroitzen. Josefina bai. Hura oroitzen da memoriaren trenean egindako bidaiaz. Helburua: Nuremberg, Alemania. "El tren de la memoria" izeneko filmak Europan hirurogeiko hamarkadan oparotasuna bilatu zuten milioika espainiarren exodoa deskribatzen du. Hilabete batzuetarako joan ziren, eta hogeita hamar urte geratu ziren. Dokumental honek Espainiako oraingo historian zegoen hutsunea estali nahi du eta, bide batez, historia ofizial laburra eta topiko batzuk baino ez dakizkigun garai zailen protagonistekin dugun zorra kitatu ere nahi du.
  • Ostirala. Martxoak 24. 22.00etan. Laburmetraia: Amigo no gima
    Zuzendaria: Iñaki Peñafiel
    Iraupena: 12 minutu.
    Laburpena: Ile-apaindegi zahar baten eskualdaketak Madrilgo Lavapies auzoaren eta bere biztanleen aldaketa soziala erakusten du. Amigo no gima izeneko laburmetraiak, urte txinatar berriaren ospakizunetan zehar, agurrak eta hasierak, abiarazitako ametsak eta hautsitako ametsak kontatzen ditu. Espainiarrak, marokoarrak, txinatarrak, afrikarrak, latinoak.... espazio berean elkarrekin bizitzera zuzenduta daude.
  • Ostirala. Martxoak 24 (Getxo Antzokia). Laburmetraiaren ostean. "Le grand voyage"
    Herria eta urtea: Frantzia, Maroko (2004)
    Estreinaldi-eguna: 2005/11/04
    Iraupena: 108 minutu
    Laburpena: Unibertsitatean sartzeko azterketak egin baino aste batzuk lehentxeago, Reda, Frantziako hegoaldean bizi den gaztea, bere aita Mekara eramatera behartuta egongo da. Hasieratik bertatik bidaiak zaila dela dirudi. Redak eta bere aitak ez dute ezer komunean. Elkarrizketak ahalik eta gutxien dira. Redak bidaia hau bere erara esperimentatu nahi du. Bere aitak berekiko eta erromesaldirekiko begirunea eskatzen du. Herriak zeharkatzen dituzten eta hainbat jende mota ezagutzen duten bitartean, Redak eta bere aitak arretatsu elkar behatzen dute. Harremana nola izan dezaketen komunikazioa ezinezkoa bada? Frantziako hegoaldetik, Italia, Serbia, Turkia, Siria Jordania herrietan barrena, Saudi Arabiaraino, ibilaldiak 4800 kilometro egingo ditu
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +