Aniztasunaren aldeko eta diskriminazioaren aurkako I. Jardunaldia

Getxok “Arrazakeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” ospatuko du Ken Loachen “Just a kiss” filmearen emanaldiarekin


Datorren martxoaren 21ean “Arrazakeria desagerrarazteko Nazioarteko Eguna” ospatzen dela-eta, Getxoko Udalak, Eusko Jaurlaritzako Inmigrazio Zuzendaritzarekin batera, Ken Loach zuzendari britaniarraren “Just a Kiss” filmearen emanaldia programatu du egun horretarako. Saioa Algortako Getxo Antzokian izango da, 19:00etan, eta sarrera 2,60€koa da.

Nazio Batuek arrazakeriaren aurka lan egiteko konpromisoa berresteko eguna izandatu dute martxoaren 21. 1960 urteko horrelako egun batean, poliziak Hegoafrikako Saharpevillen apartheidaren legeak salatzeko egiten ari ziren manifestaldi baketsu baten aurka egin zuen tiro.

Egun horren gorazarrez, Udal getxotarreko Inmigrazio Arloak kulturarteko bizikidetzaren balio erantsiaren gaineko topagune eta hausnarketa-gunea egokitu nahi du. Izan ere, aipatu filmearen emanaldia amaitutakoan solasaldi bat egingo da, Biltzen, Kulturarteko bitartekotza eta heziketa arloko ekimen komunitarioen koordinazio Zentroak dinamizatua, partehartze irekia izango duena, eta bertara etorkinen eta etorkinak laguntzeko Getxoko elkarteak gonbidatu direla.

“Just a kiss” filmea Paul Lavertyren gidoi batean oinarrituta dago, musulman eta kristauen arteko bizikidetzan 2001ko irailaren 11ko atentatuek izan zituzten ondorio zuzenen harira amodioaren eta sinesmen erlijiosoen arteko gatazkari buruzko istorioa idaztea erabaki ostean.

Beste ekitaldi batzuk Getxon

Bestaldetik, SOS Arrazakeriak beste ekitaldi batzuk antolatu ditu Getxon datozen egunetan. Izan ere, bihar ostirala 18tik eta martxoaren 29ra bitartean, Getxo Antzokiko atariak “Ni ere pertsona” goiburuko erakusketa hartuko du. Honen atzetik etorriko da apirilean, Algortako Kultur Aretoan, hiru filmeren emanaldia: Tony Gatlifen “Vengo”, hilak 7an; Radu Mihailenauren “El tren de la vida”, hilak 15ean; eta Mathieu Kassovitzen “El odio”, hilak 22an. Saioak 19:00etan izango dira.

Erregularizazio prozesuari buruzko hitzaldia

Horrez gainera, Behargintza enplegu zentroan, Algortako Martin Deuna kaleko 17an, datorren maiatzaren 7ra arteko epe berezia dutela, atzerritarrak kontratatu eta erregularizatzeko izapideak egin asmo dituzten udalerriko lan-emoileentzat saio informatibo bat egingo da gaur, 19:00etan.

Udalak, behin eta berriz azpimarratu nahi du prozedura hoenk duen garrantzia, beste herrialde batzuetatik udalerrira etorritako lagunek beren egoera administratiboa legeak agindutakora egokitu aldera, horrela beren eskubide eta betebeharrak gainontzeko hiritarren modu parekotsuan bete ditzaten.

Halaber, Udalak pertsonak kontratatzen dituztenei gogorarazi nahi die izkutuko ekonomiaren eta legez kanpoko lan baldintzen aurkako borrokaren

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +