2010 Kulturen arteko karpa Getxo Folken

Elkarte bateratuaren alde lan egitea, Getxo Folkaren barruan jarritako kultura arteko karparen helburua

Elkarte bateratuaren eta kultura artekoaren aldeko gizartea lortzeko jarrerak eta programak sustatzea da zazpigarren urtez Getxoko Udalak Getxo Folk Jaialdiaren barruan antolatutako Kultura arteko karparen helburu nagusia, gaur goizean Imanol Landak, Getxoko Alkateak, eta Josu Bergarak, Bizkaiko Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendariak aurkeztu dutenez. Partaidetza bultzatu nahi duen kultura arteko karpa Getxo Folkaren karpa nagusiaren ondoan dago Areetako Geltokiko Plazan eta bihartik, ostegunetik, igandera, irailaren 12ra bitartean bisitatu ahal izango da. Beste herri askoren errealitatea ezagutzeko herritarrentzako gonbidapena da; gure udalerrian bizi diren etorkinei dauden harrera programen berri eskaintzea; herritarrak kultura arteko bizikidetzaz kontzientziatzea eta partaidetza aktiboa bultzatzea ere. Getxoko Alkateak karparen antolaketarekin bere poztasuna agertu du “kultura arteko eta inmigrazioaren inguruko politiketan erreferente bihurtu garelako gizarte bateratua lortze aldera politika aktiboak aurrera eramatea beharrezkotzat jotzen baitugu, denok pertsona bezala garatzeko baldintza beharrezkorekin.”

- Getxoko Udalako Alkatea, Imanol Landa, adierazpenak (Mp3 artxiboa / 537 kb)

Hori guztia lortzeko Alkateak Udalak lan egiten dituen ildoak zehaztu ditu, hau da “Foru Aldundiarekin eta Eusko Jaurlaritzarekin batera Getxora heldu diren prentsonentzat dauden harrera-programak bultzatzea; berdintasun, elkartasun, bizikidetza eta errespetuari lotutako ekimenak sustatzea herritar guztiei zuzenduta eta etorkinen elkarteekin kolaboratzea”.

Ildo horretan Getxo Folk Jaialdia herri eta nazio desberdinen arteko topa-gunea izan da beti eta hori “guretzat poztasuna da eta jende guztia animatu nahi dugu hurbiltzera.”

Bestalde, ekimen honekin lehengoz kolaboratuko duen Foru Aldundiko Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendariak Getxoko Udalak burututako lana goraipatu du eta gehitu du “ Getxo solidarioa eraikitzeko egin beharreko politiken eredu ona dela gaur egungo Udala egiten ari dena.” Josu Bergarak ekimena Getxo Folkaren barruan kokatzea oso positibotzat jo du “herriak gizarte, ekonomi eta inguruneko mailetan aurrera egiteko kultura oinarrizko eta zeharkako elementua dela uste baitugu.”

Aurreikusitako jarduerak

Kultura arteko karpa bisitatzen duten lagun guztiek Getxoko Udalak, Elkargune ekimenaren barruan, eta Diputazioak eta Eusko Jaurlaritzak aurrera eramaten dituzten harrera programen berri jasoko dute. Gainera ikus-entzunezko jarduera berri batekin ere aritu ahal izango dira, hau da, munduko soinuen kutxa multimediarekin. Bestalde, Berdintasunerako eta Herritarren Eskubideetarako Zuzendaritzaren laguntzari esker, karparen ondoan Berlinetik ekarrita eta Migrantas kolektiboak antolatutako erakusketa ikusi ahal izango da. Horretan inmigrazioari lotutako sentimenduen irudiak izango dira ikusgai.

Etorkinek euskara ikasteko AISA guneak antolatutako ikastaroei buruzko xehetasunak zabaltzeaz gain, lau egunetan, 19:00etan “Euskara 20 minututan” antzezpena izango da, Xabier Paya bertsolari getxotarraren gidoitan oinarrituta eta ondoren klase praktiko laburra eskainiko dute. Egun bakoitzean gai bati buruz arituko dira, hau da, agurrak, zenbakiak, familia eta erosketak nola egin. Aurten berritasun bezala, datorren astean Algortan ere eskainiko dituzte saio horiek.

Gogoratu, Getxo dela Euskadin AISA ikastaroetan ikasle gehien dituen udalerria, 346 guztira 5 ikasturtetan.

Azkenik, Munduko Terrazatan, Romoko Santa Eugeniako plazan gastronomia erakustaldia izango da eta baita Bizkaiko 7 GKEen proiektuena ere.

Kultura arteko karparen ordutegia ostegunean eta ostiralean 17:30etik 21:00eteara izango da eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara goizez eta 17:30 21:00etara arratsaldez larunbatean eta 20:00etara igandean.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +