Kultur arteko espazioa Getxo Folk Jaialdian

Folk Getxo BBKren kulturarteko karpan irrati tailerra eta Euskadin hitz egiten diren hizkuntzei buruzko erakusketa egongo dira

Getxoko Udaleko Inmigrazio Unitateak eta Euskara Zerbitzuak beste urte batez kulturarteko karpa jarriko dute Folk Getxo BBK jaialdiaren harira. Bertan pertsonen arteko topaketak eta kultura eta ohitura desberdinen arteko ezagutza sustatu nahi da. Koldo Iturbe Kultura eta Euskara zinegotziak prentsaurrekoan aurkeztu du gaur gune hori, Ekain Larrinaga eta Joxi Arakama, hurrenez hurren, Inmigrazio eta Euskarako udal teknikariarekin eta “Candela Irratia”ren zuzendari Miguel Angel Puestesekin batera.

Koldo Iturbek gogoratu duenez, “seigarren edizio honetan, bihar ostegunean hasi eta igandean amaituko denan, bi berritasun izango dira: alde batetik, gazteei zuzendutako irrati tailerra egin eta “Candela Radio” izeneko irratiaren unitate ibiltaria izango dela eta, bestetik, emigrazioa dela eta gaur egun Euskadin dauden hizkuntzei buruzko erakusketaren aurkezpena”. (Koldo Iturbe zinegotziak, Getxoko Udaleko Euskara Zerbitzuko eta Kultura arduraduna, egindako adierazpenak)

Irrati tailerra

Bilbon egoitza duen “Espacio Candela Radio” Irratiak, “Camino al barrio” kultur elkarteak bultzatuta dagoela, 16 eta 20 urte bitarteko gazteei zuzendutako irrati tailerra koordinatzeko lana egingo du. Gazteek lau egunetan erreportari lana egingo dute eta karpatik ibiliko diren elkarteetako ordezkariei elkarrizketak egin ere, batez ere, Getxoko Etorkinen Plataforma osatzen duten elkartetakoei. Aldez aurretik, atzo, asteartean, eta gaur, asteazkenean, prestakuntza tailerra egin dute.

“Radio Candela”k unitate ibiltaria edukiko du karpan, zuzenean egindako programazioarekin eta udalerriko aniztasunaren gaineko lekukotasunak bildu eta igorriko ditu, bere zuzendariak, Miguel Angel Puentesek, aurreratu duenez. Emanaldia arratsaldero izango da 18:00etatik 21:00etara.

Hizkuntzei buruz erakusketa

Euskara Udal Zerbitzuak Euskadin gaur egun eta etorkinen etorreraren ondorioz hitz egiten diren hizkuntzei buruzko datuen erakusketa inauguratuko du. Azterketa IKUSPEGI Inmigrazioko Euskal Behatokiak eta UNESCO Etxeak egin zuten 2007. urtean. Panel batzuk jasotzen dira bertan, egindako txostenaren daturik esanguratsuenak ezagutzera emateko, eta aurrerantzean udalerriko ikastetxeetara eraman ahal izatea espero dute.

Bisitatzeko ordutegia egunero arratsaldeko seietatik iluntzeko bederatzietara izango da eta asteburuan eguerdiko hamabietatik arratsaldeko ordubietara ere izango da.

Halaber, eta aurreko ediziotan bezala, egunero, arratsaldeko zazpietatik zazpi terdietara, AISA ESKOLA gunean “Euskara 20 minututan nola ikasi ahalegin horretan hil gabe” euskarazko antzerki ikasgai dibertigarria eskainiko dute. Gogoratu, programa horrek atzerriko pertsonei euskararen oinarrizko ezagutza batzuk eskaintzen dizkiela, batez ere hizkuntzara hurbiltzeko. Azken urteotan Getxo da Euskadin pertsona gehien matrikulatuta eta ikastaro gehiago dituen udalerria, neurri handi batean, 2005etik Kulturarteko Karpa honetan ekimena zabaltzeko egindako lanari esker.

Kulturarteko Karpa

Getxo Folk Jaialdiaren lau egunetan kulturarteko karpan udalerrian etorkinak hartzeko dauden baliabideen berri eskainiko da, hau da, elkarGune Programan jasotzen direnen berri emango da. Gainera, informazio panel batek Getxoko aniztasunari buruzko datuak eskainiko ditu, Inmigrazioko Tokiko Behatokiak emandakoak. Egunero izango da arratsaldeko seietatik iluntzeko bederatzietara eta asteburuan eguerdiko hamabietatik arratsaldeko ordubietara.

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +