Kultur arteko espazioa Getxo Folk Jaialdian

Kultur arteko espazioa Getxo Folk Jaialdian

GETXO FOLK, Getxoko Kultur Etxeak antolatzen duen munduko musiken jaialdia da. Jaialdi honek, ia 25 ediziotan eskaini duen egitarauan, musika helburu izateaz gain, kultura eta tradizio ezberdinak bultzatu eta lagundu ditu. Europako Kontseiluaren leloak, “berdinak gara, ezberdinak gara”, gidatu du jardueren eszenatoki nagusia, eta bera izan da ekitaldiaren antolaketaren eta ikusleen jarreraren ezaugarria.

GETXO FOLKek gizartean eta komunikabideetan garrantzi handia du. Kultur arteko espazio natural eta espontaneoa da, jende asko elkartzen duena (2006ko edizioan 50.000 lagunetik gora etorri ziren). Horregatik, Inmigrazio eta Kultur Artekotasun Unitateak erabaki zuen honek duen potentzialtasun osoa aprobetxatzea eta horretarako erreferente bat finkatzea: Kultur Arteko Karpa, “Guztion Getxo” testuarekin, 7 hizkuntzatan. Espazio horrek 2007an bere erreferentea izango du berriro; izan ere, argi geratu da plataforma ezin hobea dela inmigrazioari eta kultur artekotasunari buruz udalerrian egiten diren programa guztientzat.

Inmigrazio Unitateak parte hartze handiagoa izatea erabaki du. Horretarako, Munduko Medikuak elkartearen Munduko Terrazak programaren zati bat bere gain hartu du. Programa honi esker, etortzen diren pertsonek kultur arteko bizikidetzarako aparteko lekua aurkituko dute, etorkinei laguntzeko Bizkaian dauden erakunde nagusien arteko lankidetzari esker. Finean herritarrek herri ezberdinetako kultura, tradizio eta gastronomia ezagutzeko eta gozatzeko lekua dugu hau, herri horietako herritarrek Bizkaian dituzten erakunde nagusien eskutik.
Medios de comunicación en la carpa Intercultural


2007ko kultur arteko karparen edukia:

75 metro karratu eszenatoki nagusiaren ondoan (atzeko harmailak). Hortik ondoko hauetara sar daiteke:

  • Kaixo Getxo erakusketa, BAPIKASI eta BAPIRUKE hiri-udalekuetan parte hartu duten umeen lanaren emaitza. Olana handitan argazkiak, marrazkiak eta istorioak jarri dira, udalerrian zehar egin diren hainbat bisiten emaitza direnak. Material hori berrogei pertsona baino gehiagok egin dute, eta bertan, Getxoko eguneroko bizimodua ezagutzera ematen dute, norberaren lanbidearen bidez: okindegiak, liburu-dendak, fotokopia-dendak, udalaren turismo eta gazteri bulegoak, mintzalekuak, kirol instalazioak eta jarduerak, hondartzak, monumentuak, etab. Era berean, pantaila batean Euskaraz Bizi Getxo bideoklipa jarriko dugu, hiri-udalekuetan parte hartu duten ume guztiekin grabatua. Material honekin batera, orain arte argitaratu diren beste material batzuk ere erakutsiko dira: 2006an egindako laburmetraia dokumentalaren DVDa, MIRADAS SIN EXCUSAS izenekoa, Getxoko Udalak eta Inmigrazio Zuzendaritzak sustatua.
  • KaixoGetxo.net txokoa. Hemen aukera bat dugu www.kaixogetxo.net ezagutzeko, nabigatzeko eta kontsultatzeko, bizilagun guztientzako baliabideen gida, beste herri eta kultura batzuetatik datozen pertsonen ekarpenari esker hazten eta eraldatzen ari den udalerri baten ikuspegitik egina. Txoko honetan, Interneti konektatutako ordenagailu bat egongo da, eta begirale batek nabigatzen lagunduko dio jendeari. Txoko honetan ekintza parte hartzaile bat egongo da, Getxoko plano erraldoi baten bidez; bertan, bakoitzak udalerrian daukan txoko berezia jarriko du, eta bertan bere argazkia itsatsi, Getxoren eta bere biztanleen giza mapa anitz eta aberatsa osatuz.
  • Bizikleta-orga mugikorra: Aurreko urteetan bezala, dinamizatzaileek tramankulu hau jaialdiaren esparruan zehar gidatuko dute, kultur arteko karparen edukiaz eta AISA programaz (atzerriko etorkinei euskara irakasteko) informazioa eskainiz.

 

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +