Identibuzz

Logo Identibuzz

Identibuzz ezagutzen duzu?

Datorren urrian Identibuzz Getxo proiektua gauzatuko da Getxon. Identibuzz ikus-entzunezko sormeneko esperientzia parte-hartzailea da, eta bertan udalerriko pertsona eta talde ezberdinek parte hartu ahal izango dute...

 

Zer da Identibuzz Getxo?

Identibuzz Getxoren. Identibuzz Getxoren nahia udalerriko kultur aniztasuna islatzea da bertako eta atzerriko pertsonek parte hartuko duten lan-prozesu baten bidez.
Proiektuak kultur arteko harremanak sustatu nahi ditu eta espazioak sortu jatorri eta kultura ezberdinetako pertsonen arteko bizikidetzaren alde egiteko, kontakizun partekatu bat eraikitzeko xedez gure udalerrian bizi diren hainbat identitateren eta identitate anitzen inguruan.

 

Zertan datza?

Proiektua tailerren bidez antolatzen da, eta tailer horietan parte-hartzaileek telefono mugikorrak erabiltzen ikasiko dute grabazioak egiteko. Tailerrak amaitzen direnean, parte-hartzaileek esperientziak eta testigantzak grabatuko dituzte udalerrian, eta haiek 10 minutuko dokumental bat egiteko balioko dute. Tailerra eta grabazioak bi asteburutan jarraian egingo dira.

 

 

Zergatik Identibuzz Getxo?

Identibuzz Getxo testuinguru zabalago batean sartzen da, Identibuzz Euskadi proiektuan. Proiektu horrekin esperientzien mapa bat eraiki nahi da Euskadiko hainbat udalerritan honako helburu honekin: herritarren aniztasuna islatzen duen kontakizun bat sortzeko eta nola gerturatzen eta erlazionatzen diren beren ingurunearekin, eta haien artean ere, biztanleriaren artean ezagutza sustatuz eta bizikidetza sustatuz.

 

 

Adibide bat ikusi nahi duzu?

Hona hemen esteka bat, eta bertan iaz Bilboko San Frantzisko auzoan egindako esperientzia pilotuaren laburpen bat ikus dezakezue.

 

Animatzen al zara? Parte hartu nahi duzu?

Adi ibili parte hartzeko deialdiarekin, irailean argitaratuko da
Gurekin harremanetan jar zaitezke
une honetatik: inmigración@getxo.net

Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +