Etorkinen Nazioarteko Eguna

Etorkinen nazioarteko eguna

Getxoko Udalak eta Etorkinen Plataformak (migrazioen eremuko elkarteek eta udalerriko esku-hartze sozialak osatuta), beste urtebetez Immigranteen Nazioarteko Eguna ospatzen dute abenduaren 18a.

Getxo azken urteotan harrera- eta immigrazio-gizarte bihurtu da. Beharrezkoa da aniztasuna aitortzea eta haren balioaz jabetzea, berehalakotasunetik eta hurbiltasunetik aldaketei nahiz erronka berriei aurre egitea. Baina beharrezkoa da, halaber, langile migratzaileen eta haien senideen eskubideei buruzko 1990eko Nazioarteko Hitzarmenaren estatuko berrespenaren alde agertzea, Europako Parlamentuak Europar Batasuneko kide guztiei eskatzen dien moduan.

Immigrazioarekin eta bizikidetzarekin lotutako diskurtso politiko eta sozial negatiboak maiz azaltzen diren krisi ekonomiko orokorraren testuinguruan, oroimen-ekitaldi horrek nazioarteko elkartasuna sendotzeko eta immigranteen ahotsa gure gizartean entzuteko aukera bikaina ematen du. Ezinbestekoa da migratzaileak diren pertsona guztien oinarrizko eskubideak aldarrikatzea non jarri diren bizitzen kontuan hartu gabe, gizarteratzeko, kulturen arteko bizikidetzarako eta gizarte-kohesiorako funtsezko berme gisa.


Ostirala, abenduak 17

  • “Getxoko Etorkinak” Plataformaren jarduera
    Etxebizitza eta etorkinak.
    Bizkaiko SOS Arrazakeriak egindako diagnostikoaren aurkezpena.
    Hizlaria: Miguel Navarro
    Kultur etxea (Villamonte 8 kalea, Algortako Metroa)
    (Haurtzaindegi zerbitzua egongo da)
  • Zinea: Welcome
    Zuzendaria: Philippe Lioret.
    Herrialdea: Frantzia. Urtea: 2009.
    Bilal-ek, 17 urteko gazte kurdu batek, Ekialde Hurbila zeharkatu du Europan Ingalaterrara emigratu berri duen neska-lagunarekin elkartzeko. Baina haren ibilbidea bat-batean eteten da, lurralde frantsesean Mantxako Kanala pasatzen uzten ez diotenean. Une horretan igeri eginez zeharkatzea erabakitzen du. Helburu hori lortzeko, udal-igerilekuan entrenatzen hasten da. Han Simon ezagutzen du, dibortziatzeko prozesuan dagoen igeriketa-irakaslea. Simon zernahi egiteko prest dago eta duen guztia arriskatzen du Bilal-i babesa eskainiz.
    Andres Isasi musika-eskola (Mesedeetako 6 kalea, Areetako Metroa)
    Prezioa: 2,90 €

Larunbata, abenduak 18

  • Tailerra: Ipuin-kontatzea kulturartekotasuna eta bakea lortzeko tresna gisa.
    Boni Ofogoren eskutik.
    Honako hauentzat da: aisialdiko begiraleentzat; gizarte-hezkuntza eta bitartekotzako profesionalentzat; kulturen arteko bizikidetzako balioetan lanerako ipuin-kontalarien jarduerak eskaintzen dituen aukerak arakatzen interesa duten pertsonentzat.
    Plaza mugatuak. Izena 94 466 01 51 telefono-zenbakian eman daiteke. Bertan egon izanaren frogagiria emango da.
    Gazteleku Gauegun (Urgull kalea zk.g.,3. solairua, Algortako Metroa)


Asteazkena, abenduak 22

  • Emakumeen Jabekuntza Eskolaren esparruan EMAKUMEAK KULTURARTEKO ELKARRIZKETAN zikloaren beste saio bat egingo da.
    Emakumeentzat den eta elkarrekin egindako elkartrukatzeko eta hausnarketarako ekimen bat da; erkidegoa nola osatzen dugunari eta nola ikusten dugunari buruzkoa da, errealitate berriak sareko lan-proposamenetan eta elkarri laguntzeko proposamenetan sartzeko asmoz.
    Proposatutako gaia: Etxeko enplegua.
    Kultur etxea (Villamonte 8 kalea, Algortako Metroa)


Osteguna, abenduak 23

  • 2011ko maiatzaren 22ko hauteskundeetan atzerritarren parte hartzea.
    Kontuan hartzekoak eta jokabide praktikoak.
    Susana Cuesta, Bizkaiko Caritaseko abokatua
    Kultur Etxea (Villamonte kalea 8, Algortako Metroa)
Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra política de cookies, aquí Si continuas navegando estás aceptándola
Política de cookies +